kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

6012 / Karlos Linazasoro / Erein, 2018

Arriskuaren aurrean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-05-19

Orain dela berrogei urte, Tolosako tren geltokiaren ondoan istripu bat gertatu zen. Tren bat errailetatik atera zen. Konboi horrek zeramatzan bagoien artean zisterna bat zegoen, 55 tona azido zianhidrikoz (zianuroaren izen dotorea) beteta. Leherketa arrisku handia zegoen eta hura gertatuz gero zisterna barruko gasa Tolosa osoa suntsitzeko adina bazen. Tentsio handiko orduak izan ziren. Benetako gertakari hauetan oinarrituta, Karlos Linazasorok nobela labur bat idatzi du, “6012” izenburua duena, horixe baitzen errailetatik atera zen trenaren zenbakia. Nobelan ez da hiriaren izena aipatzen, “T” besterik ez. Eta argumentoaren pertsonaia nagusi moduan bertako alkatea (T.-ko presidentea liburuan) eta tren geltokiko arduraduna agertzen dira.

Istripua gertatu eta lehenengo momentutik alkatea geltokira joan zen egin beharrekoak zuzentzeko. Gaur eguneko ikuspuntutik begiratuta, harrigarria da halako istripu baten aurrean egin behar ziren lanak bideratzeko protokolo falta nabarmena. Alkateak, beraz, bere gain hartu behar izan zituen ardura eta erantzukizun guztia, denak hark esaten zuenaren zain geratzen zirelarik. Egoera horretan protagonista horren jokaera bihurtzen da nobelaren erdigunea. Berak pentsatzen duena, bere dudak, besteei buruzko iritziak, hartzen dituen erabakiak azaltzen zaizkigu testuan. Honetan guztian ondoan duen laguna, geltokiko arduraduna alegia, izango da aurkituko duen berme bakarra, kaosa hirian nagusitzen den bitartean. Bi pertsonaia hauek elkar osatzen dutela ematen du. Arriskuaren aurrean bakarrik geratu den pertsonaia baldin bada alkatea, aingeru guardakoaren modukoa agertzen zaigu laguna. Eta kontrapuntuan, besteen jokaera ziztrina. Nobela ia osoa bi pertsonaia hauen arteko elkarrizketa da eta honi gaineratzen badiogu bulego batean pasatzen dutela denbora gehiena, liburuak antzerki lanaren itxura hartzen du.

Tragediaren mugan, zirt edo zart egiteko momentu erabakigarrian dauden gizaki xume batzuen jarrera etikoa azpimarratzen da eleberri labur honetan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak