kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

6012 / Karlos Linazasoro / Erein, 2018

Ez da ihesbiderik Aiora Sampedro / Berria, 2018-04-08

Nouvelle gisa aurkeztu du Ereinek Karlos Linazasororen 6012. Izenburu enkriptatuko lan horren unibertsoan pixkanaka sartuko da irakurlea, eta Euskal Herriaren alter ego-a den lurraldeko politikaren zirrikituak ezagutuz joango da.

Ehun orrialdera iristen ez den liburu honetan Linazasorok unibertsoa eraiki duela esan dugu, eta, baiki, unibertso paraleloak bertakoak baino gertuagokoak gertatzen dira askotan. Linazasororen literaturaz ezaugarri bat aipatzekotan, absurdoa aipatuko genuke gehienok, eta absurdoa dario liburuko T herrian gertatzen den egoera orori, baina absurdotasunak berak ematen dio irakurlearekiko hurbiltasun ikaragarria.

1978ko martxoaren 28an kokatu du Linazasorok kontakizuna. 6012 zenbakidun merkantzia trena, T-tik gertu, trenbidetik irten da, eta garraiatzen duen azido arriskutsua edozein unetan eztanda egin dezakeen lehergailu bihurtu du. Arazoari aurre egitera gerturatuko dira T-ko presidentea eta haren inguruan egituratzen diren politikako hainbat eragile.

Thriller politikoaren kutsua duen kontakizun honetan, ezagunak egiten zaizkio irakurleari eguneroko zenbait egoera; misterioan usu agertu ohi diren azpijokoei eta tirabirei berehala egiten zaie lekua, eta, aldi berean, erreferentziak ezagunak zaizkio irakurle euskaldunari; euskal politikagintzako topikoek bideratzen dute trama. Inoiz gertatu gabeko jazoera bat txertatzen da inoiz existitu gabeko kokaleku batean, eta, horrela, giroa estrapolatu daiteke, eta giro hori bera izan daiteke bertakoa, oraina.

Kafkaren eta Becketten itzalak ageri dira pertsonaiak korapilatzen dituzten buruhausteen artetik. Aurre egin behar izaten dieten egoeren absurdoaren absurdoz pertsonaien dekadentzia azaleratzen da, baina dekadentzia horrek, egilearen ikuspegi existentzialista adieraztetik urrun, umore ozpina ikusarazten du. Beren kontraesanetatik aldendu ezin daitezkeen pertsonaia batzuen etsipenak umore beltzez betetzen du nouvelle-a. Alde horretatik, azkenaldian esku artean izan dudan aparteko saiakera bat iruditu zait Linazasororena; a priori lekuz kanpo diren iruzkin edo pertsonaien bidez —lagunari minbizi terminalaren berri emateko unerik desegokiena aukeratzen duen udaletxeko langilea—, ikuspegi pertsonala ematen dio thriller politikoari. Linazasorok bere ibilbide osoan ondu duen estilo pertsonaletik idatzia da azken lan hau ere, umore beltza sinpleki baliatuz.

Agian esan daiteke pertsonaien barne gatazketan piko gehixeago egitea falta izan zaiola, baina idazleak lanarekin lortu nahi duen helburuari egotzi dakioke efektu hori. Jolasa gailentzen da literaturaren amaieran. Lanak ez du egia absolutuetan nahasteko intentziorik, ez irakurlearen zauriak arakatzeko asmorik ere. Ez da fauna politikoaren mina xehatzeko adinako diskurtsorik garatzen, kontrazalak esaten duen moduan, besterik gabe erakusten duen giroaren “fresko ederra” eskaintzen du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak