kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Mina edo libertatea! / Kepa Larrea / Pamiela, 2017

Askatasunaren alde Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-02-17

Kepa Larrearen eskutik bi liburu heldu dira Xabier Minaren figura aldarrikatzeko, idazlan bat non hari buruzko istorioak-eta biltzen diren, eta historia alorreko saiakeraren barruan koka daitekeen liburua, “Mina edo libertatea!” izenburuarekin argitaratua. Azken honetan Kepa Larrea Xabier Mina nafarraren irudia eraikitzen saiatzen da, historian izan duen partean oinarrituta. Mina 1789an jaio zen, Otaon. Eta hil, 1817an hil zuten, Mexikon. Bizitza laburra, ikus daitekeenez, baina bere laburrean, bi gertakari historikoren erdigunean agertzen zaigu. Minak ospea lortu zuen frantseskadan, Nafarroako gerrillarien buruzagietako bat izan baitzen. Napoleonen soldaduen aurkako gerra horretan, Xabier Mina nabarmendu zen frantsesen gudarosteak xaxatu zituelako. Historiaren bidezidorrak bitxi xamarrak dira eta gerra amaitu ondoren bertan heroiak izandako asko traidoreen alderdira pasatuak ziren, absolutistek boterea berreskuratu eta gero.

Erbestea eta espetxea ezagutu zituen, lehenengo Frantzian eta gero Ingalaterra aldean. Eta azkenean, Mexikoren independentziaren alde borrokatzea erabaki zuen. Horretarako Ameriketara joan zen 1816an. Mexikon, Nafarroan ospetsu bihurtu zuten abildade militarrak erabiltzen saiatu zen, baina azkenean, errealisten tropek atxilo hartu eta 1817an fusilatu zuten. Ibilbide honekin askotan pertsona eta pertsonaiaren arteko mugak zehaztea zaila gertatzen da. Kepa Larrearen saiakeran Minaren jarrera politikoa azpimarratu nahi da. Izan ere, liburuan agertzen denaren arabera, Mina errepublikazale agertzen zaigu, Espainiako monarkia absolutistaren kontrakoa, eskuzabala, liberala, eta Mexikora egin zuen espedizioaren argitan, internazionalista. Libertatea aldarrikatzen zuen gauza guztien gainetik.

Historiografia ofizialak baztertu nahi izan duen pertsonaia argitara ekartzeko merezimendua dauka saiakera honek, ia abentura nobela bat bezala irakurtzen den idazlanak.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak