kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Goldsmithen ikaslea / Joxean Agirre / Elkar, 2017

Idazlearen kezkak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-01-06

Nobela bat idatzi nahi duen idazleak interneten bidezko ikastaro batean eman du izena, Goldsmith irakaslearen laguntzarekin liburua idatzi ahal izateko. Ikastaroan irakasleak aholkatzen dio idazlearen gaztaroko gertakari batean oinarrituta nobela idatz dezan. Izan ere, idazleak orduko bere emaztegaia bi mutilekin harrapatu zuen ohean. Urteak pasatu dira ordudanik, eta gertakari horretan oinarrituta bere nobela idazten lehiatzen da protagonista. Horixe da Joxean Agirreren azken nobelaren argumentuaren abiapuntua. Joxean Agirrek oso gustukoak ditu literaturaren inguruko istorioak. Eta halaxe gertatzen da hemen, narratzailearen papera ere betetzen duen protagonista nobela idatzi nahi duen idazlea da-eta. Protagonista horrek kontatzen dituenetan lehen aldia (gertakari hura gertatu zenekoa) eta orain aldia (gertakariari buruzko nobela idazten duenekoa) nahasten dira, halako moduan non batzuetan ezin baita gertakariaren eta idazketaren arteko muga zehaztu. Bestaldetik, pertsonaia nagusia aurkezten den moduan, ematen du idazle gizajoaren beste bertsio baten aurrean gaudela, errukigarria bezain aspergarria batzuetan, handiustea, askotan. Misoginoa da, nobelaren ardatzetako bat berak emakumeekin dituen harremanak izanik, eta emakumeak etsai moduan edo sexu-objektu moduan ikusten ditu. Hitz jario etengabean ari da, baina hitz jario hori bere baitan bilduta dagoela ematen du, behin eta berriro gaztaroko gertakari hori errepikatzen baitu bariazio jolas batean. Umorea, parodia eta fartsa nagusitzen direla ikusten dugu, topikoekin batera, narratzailearen istorioaz gain beste istorio ezagun batzuen berridazketarekin topo egiten dugu-eta. Liburu honetan hari argumentala badago ere, hori ez da garrantzitsuena. Bertan ez da istorio bat kontatzen, idazketa bat baizik, eta diskurtso polifonikoa, intertestualitatea edo horrelako ideia jasoak datoz burura, konturatu gabe ere. Edonola ere, niri beste hitz bat, arruntagoa, ekarri dit gogora liburu honek: pastixea. Hori bai, oso ondo idatzia.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak