kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Elurra ikusi dut / Xabier Lete / Elkar, 2017

Errepasoa Igor Estankona / Deia, 2017-12-23

Hamasei urte egon zen argitaratu barik, eta 2008an Pamielarekin Egunsentiaren esku izoztuak idazteko kapaz izan zen Xabier Lete, heriotzaren eta denboraren liburu gogoangarri hura. Ez dago ebidentziarik beste mundurik dagoenik dioskunik, edo ez dagoenik segurtatzen digunik. Poema haiek izan ziren existentzialistaren hitzak, sinesgabeak esanak sinestunaren ahotik: “salbatuak elkarrekin eta maitasunean glorifikatuak betirako”.

Testu haietan zehar existentzialismoa dabil, baina baita zer edo zertan sinetsi beharra ere. Poesiak sortzen du bien arteko kontradikzio ezaren ilusio antzeko bat: bizitzaren taupada ahula da, eta heriotzaren legea bortitza, baina bizi dira joan zirenak, eta gure zain daude, etorkizunik gabeko leku batean. Horregatik isiltasun arraro bat zen nagusi Leteren azken lan hartan, idatzi baino areago idazkera ezabatu egingo balu bezala. Iruditzen zait Koldo Izagirrek Egunsentiaren esku izoztuak hartako elurra ekarri duela antologia eta ikerlan honen titulura: heriotzaren orduan dena zuri ikusi zuenaren elurra.

Ezinbesteko errepasoa egin dio beraz Koldo Izagirrek Xabier Leteren figurari: bere alderdi musikala arakatu du, poetarengan izan duen eragina. “Nire bizia antolatzen eta desbideratzen lagundu zidan” dio Izagirrek, “lehenengo lana irakurketa analitiko baten metodologia ezartzea izan da. Xeheki irakurtzera behartu ninduen, poemen interpretazioa egiteko bidea zabalduz. Ez dut Xabier Lete literaturaren historian kokatu, gauza mordoa baitago egiteko; bere mundua ikertu dut”.

Leteren mundu poetikoa hasten da Egunetik egunera egunen gurpillean (1968) Bigarren poema liburua (1974) eta Urrats desbideratuak (1981) lanekin. Gizakia kezka harturik idatzitako hausnarketa orokor baten baitan kokatzen direnak. Lourdes Otaegiren definizioaren arabera, olerkari sozial eta existentzialistaren aroa izan zen, hala hartua euskal literaturaren historian. Bigarren aro moduan defini daiteke Biziaren ikurrak (1992), Zentzu antzaldatuen poemategia (1992) eta Egunsentiaren esku izoztuak (2008), gizaki indibidualaren barnetasuna, sufrimendua eta bilaketa espiritualaren lekukotza ematera datozenak.

Nola heldu ordea bere osotasunean liburuei baino garrantzi gehiago lan musikalari eman zion autore baten obrari? Bada, Izagirreren antologia hau ez da itxia. Edo beste modu batera esanda, bere ikuspuntua oro hartzaileagoa da, ertz gehiago ditu. Antologiak, funtsean, Leteri buruzkoa izateari uzten dio horrela eta garaia definitzen du: “Antologia batek finkatu egiten du, mapan ipintzen du bai autorea, bai poemak ere. Antologia gai, edo garai bat edo espazio bat hartzen badu, autore bat baino gehiago badu antologiak horiek kokatzen ditu eta poemak ere, poesia dugunez gaurko gaia, kokatzen du, finkatzen du halako mapa batean”.

Leteren heriotzatik urte batzuk iraganda, beharbada iritsi da unea Leteren obra neurtzeko, berrirakurtzeko, duen balioa emateko. Ados nago argitaldariarekin. “Bere lehen liburutik azkenekora, poemarik esanguratsuenak hautatu ditu [Izagirrek], eta baita bere kanten artean balio poetikorik handiena dutenak ere. Irakurketa kronologikoa egin liteke, testu zaharretatik berrietara, baina posible da bestelako ibilbideak egitea ere: hain zuzen, poema edo kanta bakoitzean, harekin lotura duten beste testuetara bidaltzen gaitu”.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak