« Elur z(a)uritua zara, antzaldatua! | Errepasoa »
Biennale / Beatriz Chivite / Erein, 2017
Mundua ez-leku Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-12-23
Azken bolada honetan Beatriz Chivitek sarrera ikusgarria egin du euskal literaturan, poesian hain zuzen. Sariek eta oso denbora laburrean agertu diren bere liburuen argitarapenak horixe frogatzen dute. “Biennale” izenburua duen liburu hau, adibidez, Blas de Otero – Bilbo Uria poesia lehiaketa irabazitakoa da. Esan behar da Chiviteren poesia irakurtzean irakurleak inpresio duela ez zaiola batere kostatzen poemak egitea. Testuak berez, oztoporik gabe, ahaleginik gabe sortzen direla ematen du. Noski, idazleak erabiltzen duen estilo eta teknikaren ondorioa da inpresio hau. Chivitek poemak egiterakoan egoera batzuk aurkezten ditu, antza denez bere bizi-esperientzian oinarrituta. Egoera horiek aurkezteko baliabide erretorikoak alde batera uzten dira, egoera bere biluztasunean utzita. Poesia, beraz, ez da aurkitzen baliabide erretorikoen presentzian, haien absentzian baizik. Eta, ondorioz, egoera bera, bere biluztasun horretan, poesia bihurtzen dela irudikatzen zaio irakurleari. Beste hitzetan esanda, haikuetan erabili ohi den teknika bera baliatzen du idazleak bere poesiarako.
Flash moduko poema hauetan idazlea bakardadeaz ari da behin eta berriro. Egilearen biografiari errepaso xumea eginez gero, ikusiko dugu munduan zehar ibilitako pertsona dela. Mundua ezagutu du, baina beste pertsonekin erlazionatu eta tokiak errekorritzen dituen bitartean, deserrotuta geratu da. Sentipen hori islatzen du bere poemetan. Pertsona ez da leku jakin batean errotuta dagoen gizakia; lanagatik edo ikasketengatik hor zehar mugitu behar den pertsonak mundu osoa du plaza. Baina, ondorioz, unibertsalizazioaren ifrentzua izango balitz bezala, besteekin eraikitzen diren harremanak azalekoak dira, iragankorrak, iraupen laburrekoak. Errorik gabe, toki guztiak igarotze-espazioak bezala aurkezten dira subjektuarentzat.
Testuinguru honetan subjektuak hizkuntzekiko harreman berezia eraikitzen du, hainbat hizkuntza ezagutzen dituenez, alor honetatik begiratuta ere, identitate poliedrikoa du-eta.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro