« Konplexua eta sotila, jendearen erraietatik erauzia | Itsaso zikin baten testigu »
Ametsondoa / Peru Magdalena / Elkar, 2017
Paradoxa existentzialak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-11-25
“Ametsondoa” izenburuarekin argitaratu den liburu honetan Peru Magdalenak testu laburren bilduma plazaratzen du. Bertan agertzen diren testu horietako batzuk arazorik gabe aforismoen sailean kokatu litezke. Beste testu batzuen ezaugarriei erreparatzen badiegu, narrazio laburren itxura dutela konturatuko gara. Hauetan flash moduko gertakari bat azaltzen zaigu, momentu batean distira bereziarekin argi egiten duena. Edonola ere, testu guztiek parabolak gogora ekartzen dituzte. Gertakaria kontatu, egoera azaldu zein aforismo moduko egia sakona plazaratu, testuak beste errealitate baten metafora moduan agertzen zaizkio irakurleari. Eta irakurlea halako itxura duten atalen aurrean esanahiaren bila murgiltzen da, dena ezkutuko esanahiz beterik agertzen baitzaio, edozein elementuren atzean ezinbestekoa den ideia sakona egongo balitz bezala. Eta parabola moduan azaltzen zaigun horretan mundu ikuskera bat planteatzen da.
Mundu ikuskera horretan bi elementu nabarmentzen direla esango nuke. Lehenengoa dagoeneko iradokita dago. Mundua bera paradoxa bezala aurkezten zaio irakurleari. Munduan azaleko errealitatea dago, baina azaleko errealitate honen azpian beste errealitate bat ezkutatzen da, “benetakoa”, eta askotan bien artean kontraesan nabarmenak daude. Mundua ulertzeko ezinbestekoa da azalaren azpian begiratzen jakitea, oinarrizkora heltzeko. Bigarren ideia nagusiak telesail batean (“Life”) behin eta berriro agertzen zen leloa gogorarazten du: bizitzan dena erlazionatuta dago. Munduan elementu guztiak osotasun baten zatiak direnez gero, edozein zatitatik abiatuta osotasunera hel gaitezke.
Egia da planteamendu hau oso “zen” dela, eta liburuan apaingarri moduan agertzen diren irudi batzuek (zirkuluaren irudia, adibidez) horretara jotzen dutela. Baina planteamendu hau ironiari esker nolabait osaturik agertzen zaigu, idazleak, azken finean, ezin baitu ezkutatu mendebaldekoa dela.
Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola
Jon Jimenez
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Amaia Alvarez Uria
Gerezi-denbora
Montserrat Roig
Asier Urkiza
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Nagore Fernandez
Farorantz
Virginia Woolf
Aritz Galarraga
Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia
Mikel Asurmendi
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
Irati Majuelo
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Joxe Aldasoro
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo