kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Jenisjoplin / Uxue Alberdi / Susa, 2017

Disidentzia erromantikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-11-18

Uxue Alberdik argitara eman duen azken eleberriak “Jenisjoplin” du izenburua. Nobela honetan ardatza, protagonistarena egiten duen pertsonaiaren ibilbidea da. Nagore Vargas izeneko pertsonaiaren bizitza kontatzen zaigu, lehenengo pertsonan azalduta. Istorioan berak foku moduan jokatzen du, bere inguruan gertatzen den guztia argitzen eta argi horren arabera azaltzen. Oso gaztedanik, nerabea denetik, bere bizitzaren lema eskuetan eduki nahi izan du.

Nobelan azaltzen denez, hiru zutaberen gainean eraikitzen du bizitza: militantzia, sexua eta disidentzia. Euskal Herriko eskualde marjinatuan hazita, klase kontzientzia argia du lehenengo momentutik. Eta berak, baztertuen alderdian dagoelarik, mundua marjinalitate horretatik ikusten du. Alde honetatik, leku bat agertzen da modu pribilegiatuan ikuspuntu hori erakusteko: taberna. Militantziarekin batera pertsonaia definitzen duen bigarren osagaia sexua da. Sexua, dena dela, askatasunaren adierazpide moduan agertzen zaigu istorioan, horren bidez pertsonaiak bere burua azpimarratu nahi baitu, bizitzaren aurrean erabakiak berak hartzen dituela azalduz. Libre da harremanetan, askatasun honek ondorio txarrak (hiesa) ekarriko badizkio ere. Eta hirugarren zutabea, agian garrantzitsuena, disidentzia da. Bere burua azpimarratzen, bermatzen duen neurrian, besteekiko diferentzia ere azpimarratuta geratzen da. Besteek onartutako bideak ez datoz bat protagonistaren ikuspuntuarekin. Eta bere buruaren kaltean bada ere, disidentzia horretan tinko mantentzen da, atzera egitea errenditze moduko bat baita.

Pertsonaia ia heroi epiko erromantikoa balitz bezala aurkezten zaigu, inguruaren kontra borrokan, guztiaren aurrean bere identitatea azaldu nahirik. Eta pertsonaiaren ibilbidea kontatzen zaigun bitartean, Euskal Herrian azken urte hauetan gertatutakoaren kronika ere azaltzen zaigu nobela honetan, Nagore Vargas gertakari horien guztien lekukoa ere bada-eta.

Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak