kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Hodei berdeak / Jon Alonso / Susa, 2003

Orrialderik onenetakoak Aritz Galarraga / Argia, 2017-07-23

Jon Alonsoren hitz-lauzko lana —bere adar anitzetan: narrazio, nobela, saiakera, horien arteko nahasketa posible guztiak— balio segurua dela badiot, ez naiz orain arte esan gabeko ezer esaten ari. Besterik da hitz-lauzko lan horren barne hierarkizazioa aldakorra izan daitekeela esatea. Esan nahi dut, bere garaian tarte honetara ekarri banuen Camembert helburu, eta aitortu banuen “aldarrikatu beharreko liburua” dela, gaur ekarri nahiko nuke Hodei berdeak, Jon Alonsoren orrialderik onenetakoak bertan daudelako ustean. Noski, hau ez da konpetizio bat, ez bada, orrialde bikainen artean aukeratu ahal izanik, irakurlearentzako pagotxa sekulakoa.

Hodei berdeak, beraz, liburu interesgarria ikuspuntu askotatik, hasteko planteatzen duen jolas metaliterarioarengatik: nobela gisa hasten da kontakizuna —”nobela hori, izan, bada. Edo nobela itxura duen zerbait, behintzat, osorik eta erabat bukaturik ez dagoen arren”—; baina nobela horren gaineko oharrak irakurtzen hasiko gara halako batean —”sasi-nobela horren osagarri litezkeen ohar edo zehaztapen hauek idatzi baititut”—. Azkenerako, ustez lau eskutara idatzitako liburu bat irakurtzen ari garela jabetzeko: “Nire lehengusu Xabierrek idatzi zuen nobela bukatugabearen zirriborroa, baita nik berarekin proiektu honetan ibili nintzen denboran —gehi bere zirriborroa leituta burura etorri zaizkidanak—, idatzi ditudan ohar guztiak ere”.

Hodei berdeak, beraz, liburu interesgarria ez bakarrik egituragatik, berdin harrapatzen dituen kontuengatik. Kokatzeko, kronologikoki, “etorri zen Iruñeko Aberri Eguna, Vuelta a España-n jarritako lehergailua, salbuespen-egoera. Etxebarrieta hil zuten”. Eta politikoki, bada, batetik, geopolitika kontuak, hala nola yankeeekiko harremana —”Francoren Espainia nola pasatu zen etsai izatetik aliatu estrategiko garrantzitsua izatera”—, eta zehatzago EAJk izan zuena —”sozio erabilgarriak izan ziren garai batez”—; baina interesgarria, batez ere, indarkeriaren gaineko dilemaz ari delako, eta gurean sentsibilitate diferenteek borroka armatuarekiko hartu zuten jarreraz: “EAJk borroka armatuaren justifikaziorik onartzen ez duen honetan, bere jarrera beti ‘baketsua’ izan dela dioen honetan, garrantzizkoa da gogoraraztea ez zela hori bere jarrera 1968-69 urteetan”. Tesi orokorra izanik gurea ez dela zeozer originala, nabarmenduz “gure pieza-izaera, gure txikitasuna, gure nazioartekotasuna”, eta berriz ekarriz ideia higatu baina zentzurik batere galdu ez duena: “Aje edo bestondo izugarria bezalakoa da gurea (…) mozkor historiko baten ondorioa”.

Hodei berdeak gaurkoan, beraz, Jon Alonsoren orrialderik onenetakoak bertan daudelako ustean, eta auskalo garai buelta hartako, XXI. mende hasierako euskal literaturako orrialderik onenetakoak.

Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak