kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Poesia kaiera / Alfonsina Storni (Uxue Alberdi) / Susa, 2017

Storniren suizidioa Igor Estankona / Argia, 2017-05-21

Uxue Alberdik itzulia, Munduko Poesia Kaieren 20. zenbakia borobil horietakoa da. Maitasun poemak, desesperazio poemak, zorion poemak, heriotza poemak. “Nire zainetan barna habil. Patxadatsu sentitzen haut irristatzen. Lokietako, samako, ukabiletako arterietan bermatzen ditiat hatzak, hi haztatu nahian”.

Stornitarrak suitzar emigranteak izan ziren Argentinan. Hala izan dira hainbat suitzar jatorrikoak, Hego Ameriketako herrialdean: Francisco Righetti arkitektoa, Myriam Stefford aktorea, Juan Imhoff —2015eko errugbiko munduko txapelketan laugarren—. Errepublikako bi presidente ere bai: Pellegrini, Kirchner.

Storni aita alkoholak harrapaturik bizi izan zen eta gazte hil zen. Auzo pobreetako errezitatzaile, hizlari bikain, katedradun, Alfonsinaren poesiak zapaldu zituen alfonbrak eta lurrezko zoruak. La inquietud del rosal (Arrosondoaren ezinegona) ederto jarri zion 1916ko opera primari, izan ere, artega baitzebiltzan kontzientziadun emakumeak garai hartan, langabeak eta ezkon aurrean ama zirenak, hain zuzen argumentu bihurtuz bizitza bera, kapitalismo berria bera: “Etxe lerrokatuak, etxe lerrokatuak,/ etxe lerrokatuak./ Karratuak, karratuak, karratuak,/ etxe lerrokatuak./ Jendeak karratua du ja arima,/ ideiak lerrokatuak/ eta angelua bizkarrean”.

Eta gorputza ere bihurturik guda zelai, Stornik kantatu zion amodio ez-erromantikoari, ez-arrosari, baizik eta natural eta, finean, klasikoari: “Hara non harrapatu hindudan lepotik, [Eros]/ itsasertzean, hire buirakako geziak/(…)/ eta urrezko txirriketan ondo bildurik/ lakio bat kausitu nian, zioena: sexua”.

Modernista bihurtzen du honek guztiak Alfonsina Storni? Esateko modu bat da. Storni desaktibatzeko modu bat da. Lapitza, berari “kanoi txiki eta sendoa” iruditu zitzaion hori, erabili izan da esateko Alfonsina Storni neurosiak jotako izaki sentibera modernista izan zela, ardi galdua arean, puri-purian zegoen Argentina hartako beste ikono bat. Suizidioa ere horrelaxe: 1935ean minbizia diagnostikatu zioten, eta Mar del Platan ozeanora burua botata hil zen. Egin daiteke hortik idolatria bat, oharra eta guzti utzi zuen-eta. Edo lot daiteke Horacio Quirogaren heriotzarekin bere heriotza, matxismo ariketa bat gehiago eginez. Edo esan daiteke, hobe, bizitza bakoitzarena dela sinesten zutenetakoa zela, eta liburu eder hau irakurri bere osasunean, irakurtzen diren bezala libertadore handien obrak.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak