« Hilda ere | Lehen akordea »
Azken zakatzak / Martxel Mariskal / Susa, 2017
Hutsalkeriaren aurrean Javier Rojo / El Correo, 2017-05-20
“Azken zakatzak” liburuaren solapan esaten denari erreparatuz gero, ikusiko dugu poema liburu hau Martxel Mariskal Balerdik argitara ematen duen bigarrena dela eta lehenengo liburua, 2002. urtean, gaztelaniaz idatziko nobela bat izan zela. 1964an jaiotako idazle batentzat ibilbide laburregia dirudi. Edonola ere, ezin esan daiteke idazleak literaturaren alorrean egindako lana liburu formatuan agertutako bi idazlan horietara mugatzen denik, bere obrak beste formatu batzuetan ere agertu baitira. Besteak beste, kantuen letrak atontzen aritua izan da idazlea. Beste hitzetan esanda, liburuetan bere ibilbidea laburra bada ere, literaturaren esparruan eskarmentua duen idazle baten aurrean gaude. Eta irakurlea “Azken zakatzak” irakurtzean erraz ohartuko den bezala, eskarmentu hori nabaritu egiten da liburu horretan biltzen diren poemetan.
Poemak egiteko idazleak erabili duen teknikarik garrantzizkoena pilaketan oinarritzen da. Egoera batzuk aurkezten ditu, batzuetan surrealismo punttu bat ere badutenak, irudien kategoriara igota. Irudi horiek, bestalde, bata bestearen atzetik agertzen dira, eta irakurlearen esku gelditzen da haien arteko harremanak zeintzuk diren ulertzea. Batzuetan irudien arteko erlazioa eraikitzea zaila da, logika alde batera utzita bestelako loturak baitaude beraien artean. Edonola ere, irudien akumulazio horrek inpresio orokor bat erakusten dute. Mariskalen poesian bi osagai agertzen zaizkigu kontrajarrita, batetik gaurko bizitzak erakusten duen hutsalkeria, bestetik hutsalkeria horren aurrean zerbait trinkotan oinarritu beharra. Izan ere, gure gizarte honetan ia dena itxura denean, non aurkitu lezake gizakiak euskarri sendoren bat? Dilema honen aurrean agertzen zaigu gizakia.
Ez dut esango idazleak transzendentziaren beharra planteatzen duenik poesia honetan, ez baita horrelakorik. Baina munduak distopia erraldoia dirudienean, zerbait sendoren presentziak bermeren bat erakuts dezake. Postmodernitateak sortzen duen indiferentziaren aurrean altxatzen da poema liburu hau, aldarrikapen moduan ere irakur daitekeena, poesiak erresistentziarako azken lubakia eskaintzen du-eta.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera