« Bandoen gerrak | Kafeontzitik bizitza edaten badugu? »
Argiaren hautsa / Luis Elizetxea / Algaida, 2016
Herioren atarian, prest Hasier Rekondo / Deia, 2017-04-01
Pozgarria da oso antzerki-obrak argitaratzen direla ikustea. Urriak baitira genero horretako lanok irakurtzeko aukerak, antza denez, argitaletxeek ez baitute inongo interesik agertzen. Alta bada, azken aldian zenbait lan txukun irakurtzeko aukera izan dugu, Gaizka Sarasolaren Erleak, satorrak, beleak (Edo, 2016) dugu lanik aipagarriena. Iruzkintzera gatozen Luis Elizetxearen Argiaren Hautsa (Algaida, 2016) lanak Kutxa Saria eskuratu zuen, horri esker eman izan zioten argitara Sevillako Algaida argitaletxearen eskutik, euskal argitalpenaren misterioak nonbait. Kontuan hartzekoa da, besteak beste, Xabier Mendiguren Elizegik, Antton Lukuk, Aizpea Goenagak edota Arrate Egañak irabazi dutela aipatu sari hori.
Milagros eta Manuel zahar-etxe batean bizi dira, herioaren esperoan. Alta bada, bizitzaren aurrean duten jokaera erabat ezberdina da. Gernikako bonbardaketaren egunean bizitzaren argia ikusitako Milagros, bere amak erditu eta handik gutxira hil bazen ere, bizitzan bizirik dagoen pertsonaia dugu, zinema aretoetan filmek sortzen duten argiaren hautsa erabili izan du irudimenaren bidez frankismoaren grisa traszenditzeko. Manuelek, berriz, irabazleen bandoan suertatu arren, ama galdu zuen galtzaileen mendeku bat pairatuz, bera ere mendekatzaile bihurtuko da eta bizitza osoan zehar eramango du pisu hori, bizitzan hildako bat, heriori dio beldur eta ezin du bizitzarekin, uzkurra da eta erabat hertsia, Milagros zahar-etxeera heldu baino lehen. Milagros izango du barnera begirako bidaia iniziatikoan gidari, eta hartaz maiteminduko da.
Elizetxeak oso historia didaktikoa idatzi gura izan du, osagai melodramatikoak erantsiz, batzuetan autolaguntza liburuetan aurki daitezkeen ideiak tartekatuz, aipatu bi pertsonaion arteko elkarrizketa neurtuen bidez. Batzuetan Ibsen-en drama psikologiko baten barruan gaudela lirudikeen arren, Elizetxearen pertsonaiek, eta batez ere, haien bizitzak, ez dute sinesgarritasunaren froga gaindituko, aipatu didaktismo hori gailenduko baitzaie.
Gurean argitaratzen diren antzerki-lanak urriak diren arren, ugariak dira Gerra Zibilaren gaineko istorioak. Iruzkingile honek askotxo irakurri behar izan ditu azken aldian. Esango nuke Elizetxearen istorioak azken boladako istorio gehienek erakusten duten ahulezia agertzen dutela, Luis Garde edota Jose Inazio Basterretxearen nobelak dira salbuespen bakarrenetarikoak, pertsonaien eraikuntzak ez du nahikoa indarrik, islatu nahi diren ideiak nagusitzen baitira.
Elizetxearen kasuan, genero ezberdinean aritu arren, antzerki generoaren elementuek ez dute nabarmentasunik, elkarrizketetan oinarritzen baita lana. Liburuak behin eta berriro egiaztatu nahi duen tesiak berak ahultzen ditu pertsonaiok: bizitzaren indarra gainerako sufrimenduen gainetik gailenduko da betiere, guda baten hautsek eragin ditzakeenak barne.
Halere, Elizetxeak badu trebetasunik ideien munduan bertan. Esaterako, Milagrosen ahotsa gailentzen denean Manuelen sufrimenduen gainetik “Inork zure hutsunea nabarituko badu eta inork negar egingo badu, hiltzeko prest zaude”.
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Amaia Alvarez Uria
Gerezi-denbora
Montserrat Roig
Asier Urkiza
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Nagore Fernandez
Farorantz
Virginia Woolf
Aritz Galarraga
Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia
Mikel Asurmendi
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
Irati Majuelo
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Joxe Aldasoro
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia