« Elkarrekin kritikatzeko ordua | Herioren atarian, prest »
Ez lemaio / Juan Kruz Igerabide / Beta, 2016
Bandoen gerrak Javier Rojo / El Correo, 2017-04-01
Juan Kruz Igerabidek begirada atzera zuzendu du. Erdi Arora hain zuzen, “Ez lemaio” izenburuarekin argitaratu den nobela labur hau idazteko. Izenburu hori irakurle askorentzat misteriotsua izan daitekeela jakinda (“Aramaio dabenak, ez lemaio”), azpititulua gaineracu du: “Arrasateren erreketa”. Hemen kontaczen den istorioa, beraz, XV. mendean gertatutako erreketa horretara eraman zuten gertakarien inguruan antolatuta dago.
Nobela historikoa dugu eta, gaia era generoa kontuan hartuta, ezinezkoa da euskal literaturaren historian pixka bat sakondu duen pertsonarentzat Yon Etxaidek 1964an argitara eman zuen “Gorroroa lege” izenburuko hura ez gogoratzea. Biek garai bera dute aipagai, biak antolatuta daude argumentuak 1448an gertatu zen Arrasateren erreketara hel daitezen. Bietan, oinaztarren eta ganboatarren arteko liskarrek ekarri zuten suntsiketaren aurrean, bakezaletasunaren aldeko jarrera erakusten da. Igerabideren nobelan gatazkaren jatorrian eta honen inguruko hausnarketa politikoan sakondu beharrean, pertsonaien ibilbidean zentratzen da. XV. mendearen hasieratik erreketa gertatu arte pertsonaien bilakaeraren lekuko izango gara, nola bando desberdinetan kokatutako pertsonaien arteko harremanak gorrotoaren gainean eraikitzen diren behin eta berriro lehiaren eskema errepikatuz. Eta borroka eta lehia giro honetan, bi bandoak elkar suntsitzeko asmoarekin aritzen dira elkarren aurka. Baina honekin batera, eta paradoxa moduan, bandoak elkarren beharrean daude, etsairik gabe norberaren taldeak ez baitu zentzurik izango. Eta giro horretan pertsonaien arteko harreman pribatuak gauzatzen dira, ia beti giro horrek zapaltzen dituelarik.
Ezkontzak har ditzakegu adibidetzat, esparru pribatukoak izanik politikoki erabiltzen baitira behin eta berriro leialtasunak irabazteko asmoz. Eta giro horretan agertzen dira beste pertsonaia batzuk (Garxot errementaria adibidez), bakea helburu dutenak. Gatazkaren arrazoi materialak baztertuta, bandoen arteko borroka batez ere giza kondizioari dagokion kontua dela ematen du, eta azkenean itxaropenerako bidea uzten bada ere, gizakiari buruzko ikuspegia nahiko ezkorra da oro har.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi