kritiken hemeroteka

6.933 kritika

Azken kritikak

« | »

Elur bustia / Pello Lizarralde / Erein, 2016

Elur bustia Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2017-04

“Zakurra industrialdeko errepidea zeharkatzen hasi zen eguzkipean. Azken pabiloiaren pareko zabortegitik jaitsia zen, eta asfaltoa zapaldu eta gero burua makur, mingaina kanpoan jarraitu zuen, kemen apurrak hurrengo urratsean jarrita. Handik metro gutxira gizon bat zeukan begira, baina arratsaldeko eguzki zuriaren zamak hari erreparatzea eragotzi zion”.

Horrelaxe hasten da Pello Lizarralderen Elur Bustia eleberria, 2016ko 111 Akademiaren sarirako finalistetako bat. Onkeriarik eta sentimentalkeriarik gabe, baina gordin, lan honek pobreziaz eta bakardadeaz hitz egiten digu.

Txakur hari begira aurkezten digun pertsonaia da eleberriko protagonista. Bere izena baizik ez dakigu: Ramiro. Bere izena eta, txakur harena bezala, bizitza txakurra dela berea. Lan bila iparraldera joan da, nonbait, baina lanak huts egin dio eta etxera bueltan doa familiarengana, hegoaldera. Batere bitartekorik gabe doa, auto-stop eginez eta oinez, uzkur eta mesfidati, hilabeteko joanean. Bere ibilian, bakardadea eta pobrezia modu bortitzean sufritzen ditu Ramirok, batez ere hiri batean sartutakoan. Hango zalapartak eta azantzak bere bakardade horrekin talka egiten dute, eta inguruan suma daitekeen bortizkeriaren biktima erreza da Ramiro. Komeni da argitzea, halere, eleberrian ez dela azaltzen guk egunero, gure bizitzan, inguruan daukaguna baino bortizkeria handiagorik edo latzagorik. Baina askoz okerragoa da Ramiroren egoera berean dagoen jendearentzat. Hortaz jabetzea da gakoa.

Azken kritikak

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Javier Rojo

Horma
Anjel Lertxundi

Iratxe Retolaza

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak