« Nola heldu naiz ni honaino | Elur bustia »
Parranda / Eduardo Blanco Amor (Ramon Etxezarreta) / Igela, 2015
Galizia underground Gorka Bereziartua / argia.eus, 2017-03-28
Mozkor hutsak dira. Zurruteroak, ardozaleak, hordiak, edo, teknikoki hitz egiteko, alkoholikoak. Eta arriskutsuak. Horregatik, Eduardo Blanco Amorren Parranda nobelako protagonistak zuregana balantzaka etortzen ikusiko bazenitu, aukera inteligenteena pareko espaloira pasatzea litzateke.
1959an publikatu zen lehen aldiz gerraosteko literatura galiziarra astindu zuen nobela hau, baina duela gutxi arte ez dugu euskaraz irakurtzerik izan, Ramon Etxezarretak egindako itzulpena 2015ean argitaratu baitu Igela editorialak (honelako gauzengatik iruditzen zait argitaletxe honen lana hain fundamentala).
Liburuaren tituluak seinalatzen duenez, parranda baten kontakizuna da. Baina a ze parranda: hain basatia izan zen, oraindik jendeak hartaz hitz egiten duela, 90 urte paseak diren arren; eta kontatzen duten horretatik abiatuta kontatzen zaigu guri, aje handi batekin bezala, hutsunez beterik, guztiz fidagarria ez den narratzaile baten ahotik.
Literatura tremendistatzat jo izan dute: pertsonaia marjinalak, esplizitu egiten ez den —momentu historiko horretan egin ezin den— homosexualitatea, dena inguratzen duen biolentzia latente bat. Galizia underground bat, sukaldeko irinaren trafikoa hasi baino lehen ere existitzen zena.
PS: Liburuaren egokitzapen zinematografiko berri samar bat ere badago, 2014an Ignacio Vilarrek zuzendutako A Esmorga, non Karra Elejalde agertzen den. Sinesgarriagoa da puskaz galiziarrarena egiten baskoarena egiten baino, egia esan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez