kritiken hemeroteka

6.936 kritika

Azken kritikak

« | »

Oraingo gazte eroak / Joxe Azurmendi / Enbolike, 1998

Zer ari zaigu gertatzen? Aritz Galarraga / Argia, 2017-02-26

Markos Zapiainen Zenbait terrorista (Txalaparta, 2003) lanean aipatzen zen behin baino gehiagotan: Oraingo gazte eroak (Enbolike, Irun, 1998). Ez Espainolak eta euskaldunak, ez Demokratak eta biolentoak, ez Joxe Azurmendiren bibliografian nabarmendu diren gainerako izenburuak. Oraingo gazte eroak, gauza interesgarriak esateko gainera: “Beharbada Kronos ez da Goyak pintatu duen agure zahar terriblea, umeak jaten, eta bai gazte harro bat agure zahar gaixoak jaten?”, 1955-1965 bueltako gazteek gurean ekarri zuten haustura ilustratzeko. Behin galdetu ahal izan nion Zapiaini, Azurmendiren liburuaz baino, Joxan Elosegirekin batera sortu zuten Enbolike desagertu hartaz: “Euskarazko saiakera eta gogoeta sustatzea zuen helburu. Xoxari ordea ez genion merezi adinako garrantzirik eman eta hondoratu ginen”.

Emaitza bakar, beraz, Azurmendiren liburua, zeinak Gogoetak ETAren sorrera inguruko kultur giroaz eta gaurkoaz daukan azpititulutzat. Liburua berez hitzaurre bat zen —Nemesio Etxanizen gutunketaren bilduma ireki behar zuena—, “han eta hemen zerbait osatu eta luzatua”. Igartzen zaio hitzaurre zela, ez da erabat garbitu: “Irakurleak laster irakurriko ditu” dio, baina gero ezin irakurri eskutitz trukea. Ez da hil ala bizikoa: testua dugu, bere horretan, irakurlearen jakin-mina asetzeko modukoa. 1955-1965 bueltako garai haren erradiografia zehatz-zehatza delako batez ere —”Batzuetan pentsatzen dut (…) gure arazoa belaunaldi bakarrean lau mende eta hiruzpalau iraultza batera bizi behar izatea dela”—; halaber gurea Europa mailan eztabaidagai zenarekin elkarrizketan jartzen duelako (“Moderniak gure artean erakusten zuen aurpegi —eta arima— erreakzionarioaren aurka izan da, zeren aurka altxatu den gazteria Euskal Herrian ere”); eta hori erreferentziazko autoreak aipatuz egiten delako —”Merleau-Pontyk asko inpresionatu zuen Rikardo Arregi”—.

ETAren sorrera inguruko kultur giroaz, orduan, bai, gaurkoaz aldiz ez da hainbeste luzatzen: “60. urteetara ari gara itzultzen berriro, nik uste. Dena da diferentea, eta dena antzekoa. Establishment kontzientzia on osoaren jabe ikaratu batek, berriz ere gazteria ero bat ezin du ulertu”. Gure esku geratzen da, hartara, 1960ko hamarkadakoa zenbateraino den, ez bakarrik XX. mende bukaerakoa, berdin egungo egoeraren antzekoa. Azurmendiren “Zer ari zaigu gertatzen?” galderak, gaur, jarraitzen du izaten erabat pertinentea. Halere, filosofoaren nahikaritik ez ote gauden sobera urrun oraindik: “Guk ez dugu denok berdin pentsatu, berdin ibili nahi. Euskal Herriak artxipelago bat izaten jarrai dezala nahi genuke, mila unibertso txiki diferente, baina edonondik edonora joatea libre —libre itsasoa—, eta irlen artean dialogoa beti bizi-bizi”.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak