« Maisu isila | Oroimena eta heriotza (I) »
Idi orgaren karranka / Victor Hugo (Koldo Izagirre) / Elkar, 2002
Euskal Herria beste begiz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-01-26
Egia da bidaiari asko igaro dela Euskal Herritik. Batzuek denbora gutxi egin zuten bertan; beste batzuek, gehixeago. Batzuek ikusitakoari buruz idatzi zuten, eta azkenik famaren lurrina iritsi zuten per secula seculorum, eta orain usaintsuak dira, usaingarri bezain. Beste batzuek ez zuten batere idatzi eta haien oroipenik ez da; ez da egongo ere haiei buruzko oroitzapenik. Eskerronekoak baikara euskaldunok, guri mesede egiten digutenekin ez besteekin. Victor Hugok mesede handia egin digu; ez dugu berehalakoan ahantziko, nekez lor baitezake euskaldunak Hugo baino enbaxadore hobeagorik. XIX mendean bisitatu gintuen arren, beti izango dugu gogoan.
Victor Hugo, dena dela, bidaiari porrokatua izan zen: Bizitza erdia igaro zuen honat-harat, batzuetan berak hala nahita, besteetan, behartuta, alegia, erbesteratuta. Victor Hugo, idazle handiaz gainera, iraultzaile izan baitzen 1830ean. Orduko gertaerei buruzko testu sorta bat idatzi zuen, “1830ko iraultzaile baten ideia eta iritziak”. Han irakur daiteke honako esaldi hau: “Erregeen azken arrazoia kanoi-bala da. Herrien azken arrazoia, harri-koxkorra”.
Ez dago gaizki. Ez da harritzekoa erbestean urte asko eraman izana. Dreyfussen kasua gertatu zenean, aldekoen saldoan jarri zuen bere burua, Zolarekin batera: “J’accuse”. Ez zen edozein, ez, Victor Hugo. Ez ziren edozein orduko idazleak.
Victor Hugo, besteak beste, Euskal Herrian zehar ibili zen. Baiona, Irun, Pasaia, Lezo eta Donostia ezagutzera iritsi zen, ez azaletik, irakur daitekeenez. Donostiari buruz idatzi zituen hitzek badute antza Barojak geroxeago idatzitakoekin.
Barojari, ordea, bertakoa izaki eta, ez diote barkatu. Testu indartsuak dira, izan ere, Victor Hugok izurik batere gabe idazten zuen, burura etorri bezala botatzen zuen bururatutakoa paper zuriaren gainera, geroaz pentsatzeke. Hugoren prosa —eta haren poesia esango nuke— ibaia da, ibai luze eta lasterra, baina argia oso. Gutxik izan dute halako askatasuna idazteko. Gizon askea baitzen, inor gutxi bezala.
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Silueta
Harkaitz Cano
Ibon Egaña
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez