kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Argiaren hautsa / Luis Elizetxea / Algaida, 2017

Bizitzaz eta heriotzaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-02-11

Gauza jakina da, euskal literaturaren arloan, anekdotikoa dela antzerki-lanen argitalpena, hutsaren hurrengoa ia-ia. Horrexegatik arlo honetan argitaratzen diren idazlan guztiek arreta erakartzen dute, onerako zein txarrerako. Bestalde, ez dirudi editorial komertzialek interes berezirik erakusten dutenik halako idazlanak plazaratzeko. Argitalpenak, beraz, bereziak dira. Hori esan daiteke Luis Elizetxearen eskutik datorren “Argiaren hautsa” izenburuko lanaz, idazlan honek Donostia Hiriko Kutxa Saria irabazi duenez argitalpenerako ateak zabalduta izan baititu. Halaxe da gure literatur sistema. Liburu honen egileaz gauza batzuk aipatu behar dira. Lehenengoa, gaztelaniazko eta euskarazko idazlanak tartekatzen dituela. Edonola ere, ematen du banaketa funtzionala dagoela hizkuntza hautatzerakoan, gaztelaniaz nobelak, eta euskaraz antzerki lanak idazten baititu. Idazleari buruzko bigarren datua: antzerki mundua ondo ezagutzen duela, antzerki talde bateko partaidea da-eta. Beraz, idazketa eta antzerkiari dagozkion kontu teknikoak ezagunak zaizkio idazleari. Hirugarren datua: hezkuntzan aritzen da, eta, idazlan honetan agertzen dena ikusita, datu hau ez da marjinala. “Argiaren hautsa” bi ekitalditan banatuta dago. Gertalekua zahar-etxe bat da. Bertan Manuel bizi da, gizon uzkurra, bakartia, hango giroan ondo integratuta ez dagoena. Emakume baten presentziak aldaraziko du haren jarrera, zahar-etxean Milagros agertzen denetik, bizitza beste era batez ikusten hasiko da-eta. Bien arteko harremanean eraikitzen da lan honetan azaltzen dena. Kontuan hartu behar da antzerki-lanean bertan gertatzen diren gauza bakarrak pertsonaien arteko elkarrizketak direla, eta benetako gertakariak elkarrizketa horietan kontatzen diren gauzetan aurkitzen direla. Elkarri kontatutako istorioek gehienbat memoriarekin zerikusia dute, eta bizitzaz eta heriotzaz (batez ere heriotzaz) ari dira. Bestalde, pertsonaiek aipatzen dituzten gauzak balio sinbolikoz beterik daude. Esanahiz hanpaturik agertzen dira, eta esanahi hanpadura horretan, sinbolizazioa elkarrizketetan argi azalduta agertzen delarik, nire ustez, asmo didaktiko nabarmena dago.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak