kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Waterloo-n galdutakoak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2016

Waterloo-n galdutakoak Igor Elordui / Aizu!, 2017-01

Iktus batek eman dio Bakarneri eta memoria galdu du; afasia dauka. Hori dela kausa, lana galdu du. Horixe Waterloo-n galdutakoak Xabier Etxaniz Rojo idazlearen bigarren eleberria laburbiltzeko modu bat. Baina traizioa litzateke (eta aurreko Aizu!-ko elkarrizketa irakurrita bat etorriko da bera) horrela laburbiltzea. Xabier idazlea, liburu honetan, inoiz baino gehiago da Xabier irakaslea, Xabier AEKidea. Horregatik, aukeran, honela hobeto: Soledad Valentziatik etorri da Euskal Herrira bizitzera gurasoekin. AEKn euskara ikasten hasi da eta bertan ezagutu du Mikel, irakaslea. Mikelek badaki “euskaraz bizi nahi izatea dela sekretu bakarra. Euskalduna izan nahi izatea”. Soledadek euskalduna izatea aukeratu du. Bakarne bihurtu da, euskara irakaslea, AEKidea eta Mikelen bikotekidea. Mikelen ustez “Euskal Herriak munduari egin dion ekarpenik handiena” den Korrika batean liatu ziren. Baina Bakarneri iktus batek eman dio eta “Waterloo-n galduta dagoela sentitzen du”; euskara ere galdu du. “Nola itzuliko da euskaltegira hitz egiten ikasten ari den irakasle bat?”. Saiatuko da Bakarne, saiatuko da Mikel, eta saiatuko da Bakarneren ama, zeinak, azkenean, Soledad Bakarne dela onartuko duen.

Komatxoen artekoak irakurleak liburuan zehar topatuko dituen perlatxoak dira, kontakizuna laburbiltzeko balekoak. Baita euskara irakasle-AEKide ororen pentsamendua laburbiltzen dutenak ere, ezta?

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak