« Absurdoaren antzerki soziala | Heterodoxo baten ekaitz globala »
Elur bustia / Pello Lizarralde / Erein, 2016
Etengabeko bidaian Javier Rojo / El Correo, 2016-12-17
Aurten narratibaren alorrean argitaratu diren liburuen artean nire ustez Pello Lizarralderen nobela hau nabarmentzen da. Idazleak ohi duen bezala, lau edo bost urtean behin liburu bat argitaratzen du, eta aurten, “Elur bustia” izenburukoaren txanda izan da. Lizarraldek oso ezaugarri markatuak erakusten ditu bere idazlan guztietan eta halaxe agertzen dira hemen ere. Lehenengo eta behin, iraganik eta etorkizunik gabeko pertsonaia da protagonista, Ramiro. Ez dakigu ia ezer haren iraganari buruz eta egiten dituen aurreikuspenak (haren asmoak-eta) ezkutatu egiten zaizkigu, ez baikara pertsonaiaren jokaeraren lekuko baizik. Egiten duena esaten zaigu, ez pentsatzen duena ezta egiten duenaren atzean dauden asmoak ere. Bestalde, sentsazioen mundu batean murgilduta aurkitzen da, sentsazioek osatzen baitute pertsonaiak inguruarekin duen harremanaren gunea. Pertsonaiek interaktuatzen dutenean, hitzekin baino gehiago keinuekin-eta egiten dute, beraien artean ez baita ia hitzik trukatzen, komunikazioa ezinezkoa balitz bezala. Eta etengabeko ihesaldian ari direla ematen du (kasu honetan, Hegoalde ia mitiko baterako bidaian, etxera bueltatzeko, Ulises galdu baten antzera). Honi gaineratu behar zaio Lizarralde maisua dela idazkeran ere, momentu bakoitzean hitz zehatzena hautatzen baitaki. Osagai hauekin aurkeztu zaigu bizitzaren esentzia, inondik inora ez doan bidaia moduan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera