kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Gizajoen katalogoa / Joxean Agirre / Elkar, 2015

Txantxa luzea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-09-10

Gizonezko jubilatu batek, literatur tailer batetik pasatu ondoren, nobela bat idaztea erabaki du. Hori egiteko arrazoiak, ordea, ez dauka zerikusirik literaturarekin. Tailerreko irakaslea den emakume gazteak esan dio dohain bereziak dituela literaturarako, eta halako emakume erakargarriak hori esanda, eta azken finean emakumea seduzitzeko asmoarekin, literatur sorkuntzari ekin dio gizonezkoak. Hauxe da Joxean Agirreren “Gizajoen katalogoa” izenburuko nobelari hasiera ematen dion egoera. Irakurleak berehala antzematen duen bezala, hasierako egoera hau aitzakia da testuan era desberdinetako materialak sartzeko, zeren argumentua-edo osatzen duen hari nagusi horren inguruan hiztegi moduko bat edota literaturatik hartutako pertsonaia bitxien antologia ere azaltzen baitira idazlan honetan. Liburua aurrera joan ahala, argumentua parodiara lerratzen da poliki-poliki, gero eta estrafalarioagoa baita. Eta halako moduan da estrafalarioa, non esan baitaiteke argumentua bera desagertu egiten dela parodia eraikitzeko erabili diren osagaien artean. Narrazio batek, narrazioa izango bada, hiru baldintza bete behar ditu: lehenengo eta behin gertakarien aukeraketa egon behar da narrazioan; bigarrena, gertakari horiek lotu behar dira, beraien artean denbora erlazioak eta kausa-efektu erlazioak eraikitzen direlarik; eta hirugarrena, narrazioak zentzuren bat (norabideren bat) izan behar du, hau da, gertakarien segida horrek helbururen batera jo behar du. Eta alde honetatik ikusita, nobela honetan aurkezten dena ez da zentzu estuan narrazioa. Nobela honek maila desberdinetan pilatzen diren testu mota desberdinen elkarketa eskaintzen du, umorea eta batez ere parodia atal horiek guztiak lotzeko erabiltzen diren osagaiak direlarik. Jakina, honek esan nahi du liburua dibertigarria dela, barre egiteko egokia. Protagonista pertsonaia patetikoa da, eta gizajoen katalogoan berak izango luke ohorezko lekua. Txiste bildumatzat ere har liteke. Edonola ere, umorea erabiltzean klimaxak eta antiklimaxak ondo neurtu behar dira, erritmoa eta kontaketaren luzaera kontuan hartu… eta azkenean txantxa hau luzeegia iruditu zait.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak