kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hauts haietatik / Unai Villena / Elkar, 2016

Eromenaren puzzlea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-08-13

Unai Villenaren lehengo eleberria argitaratu da “Hauts haietatik” izenburuarekin. Azken bolada honetan euskal literaturan askotan nabarmentzen dira buru-gaixotasunen inguruan aritzen diren liburuak, arazo psikologikoak dituzten pertsonaiek protagonizatzen dituztenak, eta ildo honetan kokatu daiteke Villenaren idazlana. Argumentuaren ardatzean Ander izeneko pertsonaiaren infernuratze prozesua aurkitzen da. Pertsonaia hau, drogen mendekotasunengatik eta aldez edo moldez horrekin erlazionatuta dagoen eromenagatik hondoratuko da irteerarik ez daukala dirudien endekatze pertsonal bortitz batean, bere ondoan, gertatzen ari denaren testigantza jasotzen duen lekuko moduan, Oier adiskidea duelarik. Bien arteko harremanean oinarritzen dira diskurtsoaren garapena eta honek erakusten dituen ezaugarriak. Edonola ere, nobela honetan argumentuak bere interesa badu ere, diskurtsoak berak ere zeresan handia du. Argumentua, azken finean, aldez aurretik susma litekeen bezala, gizakiaren eta gizartearen arteko kontrajarpenaren erakusketa da: protagonista ezin daiteke egokitu gizarteak normaltzat ematen duen ereduaren barruan, eta desegokitzapen horretatik lehia sortzen da gizabanakoaren eta taldearen artean. Kontrajarpen horren beste aldaera batzuk ere aurkezten dira eleberrian (askatasuna eta araua, adibidez), eta eromenaren gaineko irudi erromantiko xamarra eskaintzeko erabiltzen dira, ero dagoenak besteek ikusterik ez duten egia bat badaki-eta. Diskurtsoaren aldetik begiratuta idazleak ohikoa ez den anbizioa erakutsi nahi izan du idazlan hau sortzerakoan. Ikuspuntu desberdinak nahasten dira, Ander eta Oier biak baitira narratzaile nobela honetan. Kronologiaren aldetik ere jauzi ugari ematen dira eta irakurleak osatu behar den puzzle baten aurrean dagoelako inpresioa du… osatu behar den eta piezaren baten faltagatik osatu ezin daitekeen puzzlea baita Anderren bizitza. Diskurtsoa bera hizpide da askotan nobelan zehar eta ez dira falta kritika sozialetik hurbil dauden atalak. Hainbeste osagai egonda normala da noizean behin desentonatzen duen zatiren bat aurkitzea. Baina irakurtzea merezi duen liburua da Villenarena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak