kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Zero K / Don DeLillo (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2016

Heriotzari ihesi Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-07-30

Ia batera agertu dira euskaraz eta gazteleraz Don DeLillo idazle amerikarraren azken eleberriaren itzulpenak. Euskal bertsioan “Zero K” izenburuarekin argitaratu da eta idazle amerikarraren hitzak euskarara itzultzeko arduraduna Aritz Gorrotxategi dugu. “Zero K” izenburuko nobela honek oso berezitasun markatuak ditu. Generoari dagokionez, nolabait zientzia fikzioa gogora ekartzen duten oinarri batzuk aurkezten ditu. Baina jakina, zientzia fikzioan aurkitu ditzakegun klasikoengan gertatzen den bezala, idazlearen ardura nagusia ez da abentura. Idazlearen ardura nagusia gizakia bera da, hau erasotzen duten mamuengan zentratuta. Argumentuaren erdigunean Jeff Lockhart izeneko pertsonaia dugu. Honek lehenengo pertsonan kontatzen du nola Asia erdialdean dauden instalazio sekretu batzuetara egiten duen bidaia aitarekiko topatzeko. Instalazio horietan aurrerapen teknologikoak erabilita, pertsona batzuek heriotzari egin nahi diote aurre. Instalazio horietan dauden pertsonentzat heriotza dagoeneko ez da ezinbesteko gertakaria, teknologia lagun nolabait saihestu daitekeen gertakaria baizik. Nobelaren lehenengo partean Jeff ikusiko dugu instalazioetan zehar ibiltzen, bere aitarekin hitz egiten, instalazio horiek errepresentatzen dutenari buruz hausnarrean. Zientzia fikzioaren neurriko hasiera du, beraz, kontakizunak. Baina kezka nagusia gizakia izanik, heriotzaren aurkako borroka horrek benetan zer inplikatzen duen ere agertuko zaigu. Alde batetik, garrantzitsuena ez bada ere, osagai sozial bat topatzen dugu, heriotza saihestu dezaketen bakarrak aberatsak izango baitira, beste gizaki guztiek mundua nola desegiten zaien pairatzen duten bitartean. Baina kezkarik inportanteena metafisikoa dela esan daiteke. Borgesen ipuin gogoangarri batean (“El inmortal” zuen izenburua) aspaldian irakurri ahal izan zen bezala, gizakiak egiten dituenei benetan balio ematen diena gauza horiek egiteko denbora mugatu baten jabe izatea da. DeLilloren eleberrian antzeko arazoa planteatzen da eta, horretarako, eldarnioaren mugan dagoen testu baten bidez, gizakia hondamendiaren aurrez aurre jartzen jakin du.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak