kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Ezpainak arrainak bezala / Karlos Gorrindo / Erein, 2015

Ezpainak arrainak bezala Igor Elordui / Aizu!, 2016-02

Zer gura duzue esatea, beharrezkoak ditu euskal literaturak Karlos Gorrindoren eleberri honen modukoak. Arrandia barik idatzita gure egunerokoari buruz, hots, ezagunak egiten zaizkigun gauzen gainean: bikote harremana, familia, gaixotasuna, lana, orain-tsura arteko egoera politikoa… Arteza. Ulergarria. Arina. Zentzurik zabalenean arina. Aldekoenean.

Eleberriko protagonista Gorka da. Martarekin ezkonduta dago. Maite du, baina jada ez daki Martak beragatik gauza bera sentitzen ote duen. Denbora guztian dauka Gorkak buruan emaztea, baina hark, berarekin baino, Idoia lagun minarekin pasatzen du denbora gehiago.

Gorka seme bakarra da. Gurasoak, aita jubilatu zenetik, baserrian bizi dira eta, aspaldian, apenas egiten die bisitarik. Ama kezkatuta dago, senarra ez baitabil lar ondo azken boladan.

Kazetaria da Gorka. Roberto Gorosabel eskultoreari elkarrizketa egin behar dio. Hasieran lanari gogo barik helduko badio ere, apurka-apurka, Gorosabelen lanak, haren hitzak eta haren bizitzak harrapatu egingo dute. Ederki harrapatu ere, izan ere, elkarrizketa erreportaje bihurtu eta eskultoreari Madrilera erakusketa batera lagunduko dio. Madrilerako bidaian, baina, ustekabeko galanta hartuko du. Irakurleak ez du txikiagoa hartuko. Puntu horretatik aurrera, abiadura hartuko du kontakizunak, eta esaldi laburrak eta ezustekoak (agian ez hain ezustekoak) baliatuz joango da idazlea korapiloak askatzen.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak