« Oporrak, ditxosozko oporrak | Momentu goren horiek »
Laranja bat zaborretan / Patxi Zubizarreta / Elkar, 2015
Hitzaren lilura Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-01-02
Patxi Zubizarretak sinbiosi moduko batean “besteena” den kultura hori “gurea” ere badela erakutsi nahi izan du, irakurleak “Laranja bat zaborretan” izenburua duen liburu honetan ikus dezakeen bezala. Protagonista Karabino deitzen duten mutikoa da, Kairo hirian bizi dena. Bertan mendebaldeak eta ekialdeak bat egiten dute, eta hori Karabinoren izaeran islatuta geratzen da. Izan ere, mutiko hau koptoa da, kristaua alegia, musulmanak nagusi diren inguru batean, baina hala izanda ere, bere bizitzan ez dago kristauen eta musulmanen artean erabateko lubaki gaindiezinik egiterik, kristaua izanik musulmanengandik ere zerbait jasotzen baitu. Kultura desberdinek, mundu desberdinek, bat egiten dute pertsonaiarengan.
Mutikoa Kairon bizi da, hiri erraldoi horretan, eta pobrea da oso, bere familia zaborretan aurkitzen dituzten gauzetatik bizi da-eta. Besteen hondakinak dira beren aberastasun bakarrak. Baina Kairon bertan badago beste bizimodu bat, bere mundutik guztiz urrun, hiri horretan erabateko pobreziaren ondoan guztiz aberatsak direnak ere bizi dira-eta. Behinola eta oraina elkarren ondoan daudelarik, kontrajarpenez eta kontraesanez osatutako inguru horretan, mutikoak amets egiten du, eta ametsetan errealitatea azaltzen dioten osagaiak aurkitzen ditu, ia aztia izango balitz bezala. Fantasia eta errealitatea maila berean kokatzen dira mutiko honen bizitzan eta bien artean ezin jar daiteke muga zehatzik. Mutikoak, bestalde, Nagib itsua ezagutzen du, ipuin kontalaria, txanpon batzuen trujte istorioak kontatzen dituena.
Liburua irakurtzean irakurleak berehala topatuko ditu kontalari trebe baten ezaugarriak, idazleak idazkera estilizatua eta ahozko kontakizunetatik datorrena elkartzen jakin baitu. Beste alde batetik, Mintxo Cemillan-en irudiek testua osatzen dute eta QR kodigoen bidez irakurleak pasarte batzuk entzun ahal izango ditu, musikaren laguntzaz. Liburu hau, beraz, lan multimedia bat da. Eta literaturaz gain, kultur artekotasunaren aldarrikapena ere aurki dezake irakurleak, bestearekiko begirunea; gizakiak elkarren aurka jartzen dituena, batez ere, pobrezia eta injustizia baitira.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez