kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Ametsak ere zain / Mikel Antza / Susa, 2015

Epistolak eta letaniak. Pistolak eta letaginak Mikel Asurmendi / argia.eus, 2015-05-14

Ametsen zain. Ametsak ere zain. Zainetan amets! Zainetan odol, odol gaizto egin, odol gordina irakin. Odol hotzean hil, hil egin ere, poesia egin ametsetan eta poesia idazten hil! ERE.

Mikel Albisuk iraganean antza eman zion bere buruari eta orainean poesia erreala idatzi du Mikel Antzak. Poesiaren zorian jaio eta gizaldi baten ondoren erditu du lehen poema liburua.

“Heriotza, kartzela eta gerra” hartu ditu gaitzat, alta bada, maitasunezko poemak omen dira ere, Mikel Antzak berak dioenez. “Generoz aldatuta ere, ez dut lortzen kartzelatik irtetea. Iheserako nahi nukeen literaturak bertara nakar”. Izan ere, zer besterik da bizitza poetarentzat irtenbide gabeko labirintu ez bada. Areago, labirintua izuen gordelekuen barrena luzatzen denean.

Poetak poeta bidelaguna behar du, eta zer hobe poeta kontsakratua bada, areago poeta burkidea badu. Joseba Sarrionandiaren berebiziko testua dakar liburuak —labirintuak— abiaburuan, poesiari taxua ematera datorrena. Labur-zurrean ekarria: “Kartzelan hala nola kalean presoak auto-determinatzeko gauza izan behar du, estatuari komeni zaion herritar ganoragabea ez izateko”.

Sarrik baina, izuen gordelekuen barrena ibili ostean, “poeta libre” orainean, hauxe gaztigatu digu berrikitan: “Errealitatean, gisa batez edo bestez, estatua herritarrak dira. Gu estatu hori gara, bere burua ezagutzen ez duen munstro bat. Alabaina, parte hartzen dugun botere hori ezin izanen dugu ongi neurtu edo egokitu, bere baitatik irten ez garen bitartean”.

Hara, ez dezadan politikaz berba egin, idatz dezadan liburuaz, poesiaz.

Halakoxea ote liburua? Nork ebazten du zer den poesia? Zer zedarritzen ditu poesia eta politika? Zer da erreala? Zer da egia eta zer herria? Zer da gerra? Zer da gerra, norbera bere etsaia dela jabetu ez bada?

Intro: “Hau al da egin behar dudana? Poemak idatzi…”, galdetzen du ametsak zain dituen poetak. “Hau al da nik idatzi behar dudana, poesiaren gaineko iruzkinak?”, galdetzen dut neronek —poesia zainetan lehertu beharrean—, edo berbarako, beren etxetik —desahuciados— kaleratuez, bikotekideak hilez —genero biolentziaz— idatzi ordez? Nondik eta izadi hil honetatik!? To, konplexuak dira gero gorroto darion maitasunezko poesia lerro hauek. Dena den, ez dadin isildu Antza poeta, otoi, amen!

Bellum: Guda hartatik gerra hau. Nork ebazten du gerran gaudela baina? Herriak? Erabakitzeko eskumenik eman al zaio herriari? Herririk geratzen ote guda hartatik gerra (h)onetara. Nork esan du herriak aske bizi nahi duela? Nork esan du herriak babestu izatea nahi duela? Nork baieztatu dezake egia iraultzaileena denik? Zergatik ezin dute damuak eta barkamenak keinu iraultzailerik izan. Zergatik ez esan, nintzen, baina ez naiz eta ez naiz izango? Ez ote dago, balizko herri hau ETAren preso? ERE. Ez al dira astero gure kaleetan eta etxeetan, maitasunez hiltzen? Zerk zedarritzen du maitasunaren eta gorrotoaren arteko aldea?

Carcer: Zer da bizitza, kartzelan borrokan edota kalean preso izanda ere!? Esklaboak eta ezjakinak bagara libreak izanda ere. Izan ere, Antza poetak dioenez, “kapitalismoa geu baikara”. Ez da gutxi horretaz jabetzea, are gutxiago poetak gotorlekutik —gorroto lekutik— irteteko ikasi beharra onartu duenean. Zertarako libre izan, alajaina! Ikaspena: askatasunaren bila abiatzea garestia da, baita askatasuna erostezina dela jabetzea ere. Askatasuna salgarriaren eta erosgarriaren artean mugarritzen baita.

Mors: Askatuko zaituen zain bazaude, zaude lasai, zaude ziur, askatuko zaituela. Kateak itsusiak baitira hilotzaren gorputzean, kateak… Ez etsi poeta, ez amore eman burkidea. Non geunden hil zinenean? Zaude lasai, Eusko gudariak abestu genizun, baina ez da egia herria askatzeko odola emateko gertu ginela. Zortekoa zara, hala ere. Ametsak ere zain honetako poemak errezitatzeko gertu izan gintuzun. Ez kexa! Zuk baduzu kantatuko zaituen herria, edo herri horren alderdi bat bederen, edo alderdi horren parte bat, edo parte horren zatia sikiera.

Invictus: Gernika amets gaizto baten oroimena baino ez da engoitik orain. Egun, garaileak garaile dira eta garaituak garaitu gabeak —uste osoko garaituak alafede—, invictus alegia. Garaileek eta garaitu gabeek denek txoria omen dute maite, baina batzuek zein besteek hegalak moztu dizkiote. Gernika nola, halaxe dugu txoria maite, alafede, haren odolaren minez. Ametsen zain bizi dira batzuk, eta besteok zainetan egiten dugu amets.

De profundis: Epistolak eta letaniak. Pistolak eta letaginak. Ametsak ere zain, garaitu gabeen balada(k).

Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak