kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Poesia kaiera / Anne Sexton (Harkaitz Cano) / Susa, 2015

Amerikaren ahots Igor Estankona / Argia, 2015-03-29

“Amerika,/ non daude zure egiaztagiriak?” galdetzen dio erretorikoki Anne Sextonek (Massachusetts, 1928-1974) kontinenteari. Fikzio konfesionalaren musak, tripei hitzak jarri zizkien emakume buruargiro zoroak, depresioei adjektiboak jarri dizkio beste behin.

Hilekoak eta drogak ekarri zituen literatura lau xamar batera Anne Sextonek, eta bere garaiko olatuaren gainean lortu zuen errekonozimendua. Ez zen, zentzu honetan, beste idazle madarikatu bat izan. Sarien eztia —eta mikatza— probatu zituen, batez ere poesia alorreko Pulitzerrarekin, 1967an, Live or Die liburuarekin.

Plath baino eratsuagoa eta aurreikusteko errazagoa, Sextonek amerikar poeta klasikoen segurtasuna ekarri zion zalantzaren garaiko lirikari, eta politika egitea lortu zuen kategoria ideologikorik erabili barik. Gauzak erakustearekin nahikoa zuen. Irakurleak bihurtzen du beraz Sexton aldarri: “Emakumeak beratzen jarria du bihotza./ Erauzi egin diote,/ eta kixkalita dagoelako/ azken ekintza bezala/ ur-xorrotaz freskatzen du errekan”.

Harkaitz Cano bera ere idazle ezagun baten uhin-bide bihurturik ageri zaigu antologia ondo aukeratutako honetan. Idatzia du donostiarrak berari Sextonen heriotza egiten zaiola laburpen bat ederra: “Cougar auto gorriaren bolante aurrean jarri eta motorra piztu zuen gero. Baina ez motorra bakarrik —eta xehetasun hau ez da hutsala—, irratia ere bai. Anne Sextonen amaiera lazgarriaren teatraltasunak laburbiltzen du bere bizitza. Adikzioa, alaba ere baden amaren larru babestailea, abiaduraren poz bizia, bere buruko ahotsak tapatzeko irratia”. Asaldatzen duten ahotsen korua ederto entzuten da antologia honetan. Canori ez zaio aditzen ia. Eta Sextonek gorrotatutako Jainkoaren imitazio inkontzientea garbiro dakusagu: Jainkoa bera dira bere maitasun, amorru eta salaketa ozenak. Poetak mundua oro erakusten digu, gauza itsusiak eta gauza bikainak, eta esan barik artez dena dela efimeroa, dena efimeroa dela sentitzen du batek. Sextonen euria eta inurri gorriak euskal irakurlearen esku daude orain Munduko Poesia Kaieretan. Egia esan bildumarekin gozatzen ari gara, hunkitzen gaituzten irakurraldiak opatzen ari zaigu. Eta zehazki Sextoni buruz asko idatzi da, eta Sextonen idatziak han eta hemen argitaratu dira, baina orain behintzat esan dezakegu: euskaraz daukagu harribitxi hau.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak