kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Zuri-beltzeko argazkiak / Arantxa Urretabizkaia / Pamiela, 2014

Erretratuen onurak eta mugak Danele Sarriugarte Mochales / Gara, 2015-03-21

Atzera begira ipini da Arantxa Urretabizkaia bere azken lanean, eta irakurri izan dizkiogun fikziozko narrazioen partez, memoria-ariketa bat egin du, ariketa autobiografiko bat. “Zuri-beltzeko argazkiak” izenburuak garbi uzten du irakurleak zer topatuko duen orriotan: garai baten, objektu eta jarrera batzuen, erretratuak, zuri-beltzean eginak, Espainiako Gerra Zibilaren osteko hamarkadei baitagozkie denak.

Notario batek egiaztatuko lukeenaren berri eman ostean; alegia, gerora liburuan agertuko diren pertsonaien (aita, ama, izeba) datu biografikoak eta sasoiari (1947-60) buruzkoak aletu ondoren, heltzen die Urretabizkaiak argazkiei. Orotara, hamabi irudi aurkezten dizkigu: Eliza, gorputza, arropa, ikatza, Franco, dirua, euskara, jolasak, mutilak/neskak, baserria, jatekoak eta ikasketak. Bereiz kontatu arren, erretratuetako batzuk besteekin nahasten dira; esate baterako, Eliza, nahiko instituzio nonahikoa, inondik ere. Urretabizkaiak dio: “(…) ez baitzegoen desberdintasun izpirik dotrinetan ikasitakoaren eta etxeko legeen artean. Eskola, etxea eta eliza bat ziren eta bat egiten zuten, inolako zirrikiturik gabe” (53. or.)

Hain zuzen, iradoki berri dudana izan daiteke liburuaren trabetako bat, kontakizuna argazki bereizika antolatzearena; izan ere, irudi guztiak kasik aldi berean gertatzen dira. Pasarte batzuetan mamira jotzen badu ere, erretratatu asmo duen hori xehe-xehe azaltzera, liburuan aurrera egin ahala sentipena areagotzen da, irakurtzen ari zaren gauzetako asko dagoeneko irakurriak zenituela, eta, alde horretatik, errepikakorra gerta daiteke. Adibidez, aita langabezian geratzen denekoa behin baino gehiagotan aipatzen da, baina zeharka, eta janariari buruzkoak jatekoaren pasartea baino askoz lehenago agertzen dira. Labur esanda, pasarteen arteko loturak ez dira behar bezain argi gauzatzen, eta argazki bakoitzarekin atzera hutsetik hasten zarela irudi dezake.

Bestalde, zalantza sortu didan beste alderdietako bat izan da autobiografia (aitortua) baliatzearena, eta zalantzak sortu dizkit, esan gabe doa, dimentsio literario orokorrago batean eta ez bakarrik liburu honi dagokionez, nahiz eta irakurketa honek iratzarri dizkidan lehendik buruan bueltaka zebilzkidan hainbat galdera. Iban Zalduarekin bat etor ninteke, esan izan baitu zenbait egia kontatzeko aproposagoa dela fikzioa, autofikzioan edo autobiografian badagoelako arrisku bat, hots, idazleak bere burua eta ingurukoak toki txarrean ez uzteko ahalegina egitea, pudoreagatik edo errespetuagatik kanpo uztea oso interesgarri suerta daitezkeen hainbat afera. Urretabizkaiak dio, sarreran: “(…) haurtzaro zehatz horren gauza asko ez ditut kontatu nahi eta ez ditut kontatuko”. Jakina, erabakia zilegi da erabat, baina, pentsa genezake kanpoan geratzen diren oroitzapen horiexek direla, hain justu, mamitsuenak.

Aipa ditzadan, orain, argazkiek sortutako pozak. Bizi dugun garaiaren eta honaino ekarri gintuenaren arteko aldeak nabarmentzeko tresna paregabea dugu kontakizun hau. Liburuak deskribatzen dituen kontuetako batzuk bertatik bertara ezagutu gabeak garenok gogoeta egin dezakegu hamarkada gutxi batzuen buruan gertatu diren aldaketez, sekula ez baitu kalterik egiten beste behin gogoratzeak dena ez dela beti izan zeuk ezagutu modukoa. Batzuk nabarmentze aldera: objektuekiko harremana (askoz gutxiago ziren, askoz luzaroagoz iraun beharrekoak, bereziki jantziak), emakume batzuen eskubide eta aukerek hobera egitea.

Azkenik, bi gai oso interesgarriak iruditu zaizkit, baina motz geratu zaizkit. Batetik, baserritarren eta kaletarren arteko botere-gatazkei buruzko pasartea, nire ustez badelako gure eremuko hainbat herritan oso indarrean dagoen zerbait eta literatur arreta merezi lukeena. Bestetik, liburuan belarrimotz izenez agertzen zaizkigunekiko pusketa, akaso Mochalestarren seme-alaba euskaldunok jorratu beharko duguna.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak