« Aitortza | Erretratuen onurak eta mugak »
Mikel Strogoff / Jules Verne (Karlos Zabala) / Elkar, 2014
Abenturak Siberian Javier Rojo / El Correo, 2015-03-21
Garai batean irakurtzeko zaletasuna zuten gazte guztiek (eta hain gazte ez zirenek ere) Jules Verne-ren liburuak irensten zituzten. Irudimenez beteriko abenturak agertzen ziren idazle frantziarraren idazlanetan, eta irakurlego zabal bati zuzenduta zeuden arren (gaur egun best-sellerren ekoizlea zela esango genuke), beti ere jokatzen zuen idazle serio eta profesional moduan. Ez zuen edozein gauza onartzen. Hori dela-eta, bere istorioek askotan osagai fantastikoak bazituzten ere, arrazionalismoak laguntzen zion argumentuaren aldetik koherentzia osoko istorioak plazaratzeko. Orain euskaraz agertzen zaigu “Mikel Strogoff” izenburua duen eleberria, Karlos Zabalaren itzulpenean. Kasu honetan bidaia exotikoa Siberian zehar gertatzen da, Mikel Strogoffen eskutik. Argumentua, nahiko ezaguna: Strogoffek tsarraren eskutitz bat eraman behar dio haren anaiari, tartariarren matxinadak dakarkion arriskutik babesteko. Strogoff Siberiako bideetan zehar abiatuko da. Irkurtskera heltzeko, han baitago tsarraren anaia. Bidaia horretan nor den ezkutatu behar du, traidorerik ez baita faltako bidean. Bidaian mendebaldeko kazetariak ere agertuko dira Siberian zer gertatzen zen munduak jakin dezan. Jules Verneren abenturetan oraindik ere progresoan sinesten duen pertsonaren ikuspuntua agertzen zaigu, arazoak arazo, optimistak baitira, eta baita ingenuo xamarrak ere, munduak sinpleago zirudien garai batean kokatzen dira-eta. Euskarazko bertsio honetan, bestalde, XIX. mendeko liburuen kutsua gorde nahi izan da, edizio zaharretan agertu ohi ziren grabatu ederrak erreproduzituz.
Eta itzulpenaz zer esan? Bada, nire ustez egin daitekeen laudoriorik handiena: Karlos Zabalaren itzulpena oharkabean pasatzen dela, ez dela nabarmentzen. Hau da, liburua itzulpena ez balitz bezala irakurtzen dela. Eta kontuan hartuta XIX. mendeko liburua dela (jatorrizkoa, oker ez banago, 1876koa da), hori lortzea ez da batere erreza.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez