« Erotzea baino zentzuzkoagorik | Abenturak Siberian »
Bi urtetako kronika fakultatiboa / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2015
Aitortza Garbiñe Ubeda / Berria, 2015-03-17
Minbizia esan, depresioa, lehen mailako albo esklerosia, disartria, edo nekez ulertuta ikasten den beste hitz patologikoren bat esan, eta lagun hurkoa etorriko zaigu gogora, norbera ez den eta antzik ere ez duen homo sapiens-a, auzokidea izan litekeena, erkidea, suhiaren arreba, adiskidearen laguna, supermerkatura bidean agurtzen dugun ezaguna, tabernaria. Zeinahi izan liteke mendeko, salbu eta norbera. Gaitz ankerrak besteren platerean imajinatzen ditugulako beti, geure muinean daramagun superniaren aginduz. Ni, gizaki hautatua bainaiz neure baitarako, eboluzioaren saria, halako okerrik merezi ez duena, hil artean bizi egingo dena.
Pertinenteak dira Joan Mari Irigoienek bere poema-liburu argitaratu berrian egin dituen bi galderak, garai onean datoz: “Zergatik niri?”, larriminak jo zueneko ezinaren eta amorruaren adierazgarri, eta “zergatik ez niri?”, gaixotasuna onartu eta harekin aurrera egiteko bide oinazetsuan makulu izan duena.
Denok izan gaitezke Joan Mari Irigoien, zu, hura, neroni, eta, beldurtzen hasita, baita geure haur kuttun akatsik gabeak ere. Baina denok ez dugu halako hautu egiatirik egingo. Denok ez dugu halako aitortza narratzeko arterik izango. Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) ondu digu. Behar dugunerako.
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Aiora Sampedro
Badena dena da
Patxi Zabaleta
Amaia Serrano Mariezkurrena
Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza
Estibalitz Ezkerra
Poesia kaiera
Alfonsina Storni
Alex Uriarte
L.A.A.
Maixa Zugasti
Ibon Egaña
Duchampen inguma
Eric Dicharry
Javier Rojo
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo