« Itzultzailearen ertzak | Isiltasunaren lengoaiak »
Puntobobo / Itxaso Martin Zapirain / Erein, 2024
Barrenak mugitzen dituen familia testigantza Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2025-03-08
Itxaso Martin Zapirainen bigarrengo nobelan aurretik erakutsitako narratibarako gaitasuna mantentzen du egileak. Idazle honek ahalmen berezia dauka pertsonaien psikean barneratzeko, haien pentsamendu-jarioa erakusteko eta gainera, hori guztia prosa soil baina zorrotz bat erabiliz egiten du. Horren erakusgarri da nobela honetan bi planoen arteko bereizketa: batean ama-alaba batzuen iragan-kontakizuna egiten du narraziotik kanpoko narratzaile orojakile batek eta bestean, beste bi ama-alabaren elkarrizketaren transkripzio zuzena ageri da. Zentzu horretan, bere “Ni, Vera” lehen eleberrian ondutako moldeari jarraitzen dio honek ere. Hemen kontua da, pertsonaia guztiak familia bereko belaunaldi desberdinetako emakumeak direla, horrek dakarren karga sinboliko guztiarekin.
Eta gaiari dagokionez ere, kontakizun honek badu aurrekoarekiko loturarik. Neurodibergentziara eraman du orain ere arreta egileak, pertsonaia autista baten azalean jarriz. Eta horregatik ere, bere doktore-tesiarekin du harremana, gizartearen isiltasuna ere zigortzen delako neuro-arauetik desberdintzen den hari egiten zaion bazterketa mahaigaineratzean. Hori da irakurlea gehien mugitzen duen atala. Liburuaren irakurlea lekuko gisa ageri da familia bateko kideen inguruan ezartzen den estigmara, halako moldez non estigma horrek pertsonaia horiek beraiek sozialki isolatzea lortzen duen. Zehazki idazmenari dagokionez, Martinek oso ondo mantentzen du tramaren aurrerapenaren eta pertsonaien psikearen miaketaren eta prozesu horretan guztian bizi dituzten emozioen arteko oreka. Kontakizunak ez du erritmorik galtzen baina pertsonaiekin enpatia lortzea ahalbidetzen da.
Iragan garaian girotutako kontakizuna izanagatik, oso eguneratua den kritika gailentzen da azkenean.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi