kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002

Paperezko hegazkinak Koldobika Ezberdin / Putz, 2002-10

Ene irakurle zintzo, leial eta bekatuz garbiak:

Maruri-Jatabeko parrokoarekin egon berria nauzue pasa den asteburuan. Aita Larringani ene elkartasuna adieraztera hurbildu nintzaion Bizkaiko herri polit hartara. Eta kontu-kontari ari ginela, 6-8 urteko neskatila eta mutikotxo guri-guri, bekatuz garbi eta arimaz aratz- talde baten konpainia onean, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten arimarako, eta ez gorputzerako ere, nola euskal literaturgintzan diharduten xaxi-idaxle horiek; esaterako, euskal letren plazara nobela (usteko) batez jalgi berri den Lutxo “Egia”… eta “Egia” diodanean, aizue, ezin diot barreari eutsi. Eta kontua barrez lehertzekoa litzateke, bai, Lutxoren “Egia” ustelak altxamenduan Generalisimoaren alde borrokatu ziren haien ohorea zikintzera ez baletoz. Hori dela-eta, serio jarriko natzaizue: “Paperezko hegazkinak” izenburua duen liburu hau bere zainetan odol-lohia baino ez daraman gaixo batek baino ezin izan du idatzi. “Egia” izenean; gezurrak, gezurrak eta gezurrak izanean. Eleberria berehala sutara beharrekoa dela esateko badaukat hainbat argudio:

Hasteko, “nobela” honek ez dauka ez bururik ez hankarik. Ez dauka hari jakinik, dena da oraina eta iraganaren arteko nahaste-borraste konpreniezina, dena da anabasa itzela. Irakurlea galduta ibiliko da lehen hitzetik bukaeraraino.

Egindako dokumentazio lana negargarria da. Igartzen da gorrien eta separatisten ixkribuak baino ez dituela irakurri autoreak. Gernika gorriek bonbardatu zutela iturri onetik jakin dakigunoi ez digute gorri-separatistek ziririk sartuko. Haginak ondo berdinduta dauzkagu honezkero, atzo goizean jaiotako ume mukizu bati sinisten hasteko. Tira, tira…

Nobelaren fabore, soilik aipatuko dugu sinisgarri egiten duen gauza bakarra, hots: protagonista alkoholikoa izatea. Horrek ematen dio, horrek baino ez, sinesgarritasun apur bat goitik beherako kaosari. Delirium Tremensak jotako morroi baten buruan, beste inorenean ezin liteke halako gezur, eldarnio eta gorrikeria tendentziosorik egosi.

Badakit nire bizia arriskuan jartzen ari naizela hau esatean, baina ez naute isilduko, bizkartzain pare bat eskatuko dut, Aita Larringanek bezala, eta ozen altxatuko dut ene boza gezurraren kontra, faltsukeriaren kontra, deabrukeria ororen kontra. Orain sakristiara noa, neskatilatxo bat onbidean jarri behar dut-eta.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak