kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Andraizea / Irati Goikoetxea / Erein, 2014

Andraizea Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2015-01

“Usteak, erdiak ustel” egiak kolpatu ninduen liburu hau irakurri ostean; bestela esanda, neu ere aurreiritzien mende bizi naizela onartu behar osteko amorruak. Egilea Irati Goikoetxea Matematikan lizentziatua izaki, istorio karratu eta erabat logikoak espero nituen; inola ere txunditzea, barre egitea edota barruraino hunkitzea. Are gutxiago, nire burua islatuta ikustea, tarteka baino sarriago. Bada, bete-betean egin nuen kale.

Izan ere, izenburuko Andraizea hitz-jokoak erakarrita hautatu nuen liburuak ez du ezer karratu eta logikotik, batik bat bigarrenetik, eta asko, ordea, surrealismo eta sentimendu aniztasunetik. Enpatiaren samurtasunez gainezka daude istorioak, eta idazleak ezin hobeto asmaturiko absurdu-ukitu zoragarriak biltzen ditu, gozokiak lez banaka-banaka dasta ditzagun, bakoitzaren zapore bereziaz gozatuz.

Hamalau ipuintxok osatzen dute liburua, eta denek hitz egiten dute emakumeez, hainbat emakumez eta inguruko gauza eta pertsonekin dituzten harremanez. Gustura entzungo nioke idazleari zelan lortu duen hainbeste nortasun, hain bereziak, hain desberdinak, halako istoriotxoetan konprimitzea eta hain garbi islatzea. Hizkuntza natural bezain soila baliatuz, inolako itzulinguru eta katramilarik gabe, nortasun oro osatzen duten haize bitxien hautaketa bat eskaini digu matematikariak, unetxo gozagarriak opari.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak