« Andraizea | Sirena-hotsak »
50 / Patxi Zubizarreta / Txalaparta, 2014
50 Jose Luis Padron / Bilbao, 2015-01
Ez da 300: El origen de un imperio ekoizpen erraldoiaren film laburra, elkar gurutzatzen den istorio mordoa duen lana baizik. 50, horrela zenbakiz adierazia, Patxi Zubizarretaren ibilbidean ekarpen berriena da.
Txalaparta argitaletxeak egindako apustuak Mintxo Cemillanen ilustrazioak eta KDa ere baditu. 11 pieza batzen ditu diskoak guztira, Joserra Senperenak, Maddi Oihenartek, Antton Valverdek, Rafael Berriok eta Oihane Igerabidek grabatuta.
“Baso bat opari” du izenburu diskoak, nobelako hiru lagunek, bat idazlea, bestea pintorea, musikaria hirugarrena, Panticosan eskaini behar duten errezitalak bezala. Hiru lagunak helmuga hartarantz abiatzen dira furgoneta batean, baina paradisurako bidaia bezala antolatua dirudienak ez du paradisuaren antza handirik izango. Eta Josebak, musikariak, 50 urte beteko ditu justu errezitala antolatu duten egunean. Hori da hari nagusia liburuan, eta diskoan topatuko dugu bidaia horren kontakizuna.
Keinuz, oihartzunez betetako liburua dela esan dezakezu. Zubizarretak, zeharka, bere irakurketa gustukoenen eta idazle kuttunenen labur bilduma moduko bat eskaintzen digu, nahiz eta baten bat aipatzen den hain zuzen ere hain kuttuna ez delako. Nikolas idazleak errezitalerako prestatutako testuak ez ezik, beste egileen aipu edota testu asko ere aurkituko ditugu, bere erara adieraziak, laburtuak batez ere. “Baso bat opari” izenburua bera ere Jairo Aníbal Niño idazlearen poema batetik hartu du Zubizarretak, eta halaxe aitortu liburuan. Atxaga, Girondo, Italo Calvino eta abar luze bat dago aipatzen dituen idazleen artean.
Eta keinu bat egiten die ere hemen bizi eta gaztelaniaz sortzen duten sortzaileei, Rafael Berrio kantariarekin ere aritu baita lanean, diskoan gazteleraz bilduta datorren kantua bion artean egin dutelako.
Literaturak hori eskaintzen digu, irakurleari, beharbada, geure burua identifikatzeko edo bereizteko eta geure bizitza erlatibizatzeko aukera bat, eta idazleari, berriz, askabide bat. Garaia oso motibagarria ez delako beharbada, Zubizarretak beretzat oparia izatea nahi zuen, baina irakurlearentzat ere opari da 50 nobela. Ea nik hala jaso dut, osatu beharreko puzzle bat bezala.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi