« Historia berpizten | Bidaiatzeko aniztasuna »
Bazterreko ahotsa / Ana Urkiza / Elkar, 2002
Bazterrekoak Itxaro Borda / Gara, 2002-10-12
Gordelekutzat daukagun desolazio gune honetaraino adiskide poeta baten liburua heltzen zaigula ikusteak plazer ekiten du beti. Bazterretan iharduten genuen eta orain erdi-erdian gaudela, galdurik gabiltza, gehienetan. Ez galduak lurraren azalean, bihotzaren erreinuan baizik. Hargatik, obra berri baten eskuratzeak poza hazten du eta irakurtzeari ekiten diogu tematsu bezain urduri, salbat-makil. Postako formakuntza egunotan, zuberotarrez mintzatu gara lagun batekin eta behar bada horrek du ezinegona bermatzen. “Poesia apur bat!” diogu, Ana Urkizaren olerki-laneko lehen orrialdean begiak lerratzen uztean.
Poemaz poema, emazte baten kontzientziaren esnatze sinbolikoa segitzen dugu. Erran zaharraren arabera gizona gizon baldin bada, emakumea nahikundeaz, pentsuaz eta bilakaera urriaz bihurtzen da emakume. Gau luzearen ondotik iratzartzen den egun etengabe baten moldean biribilkatzen da obra eta zenbaitetan errausten gaituen gordintasuna barreiatzen du idazleak. Intimitatearen gordintasuna hain zuzen. Hitzotan, emaztearen gorputza, jabeak tatuatu gabea, hots bere ihesean markatu ezina hedatzen da, madarikatze baten antzera. Gabetasuna, abandonua, haurdunaldia, ahaideak, guztiak paradisu urrundu eta amestuaren dolorezko aztarnak dira. Anaren poemak munduaren erdiak jasaten duen min mutuaren lekuko datorkigu. Bizitzea zaila izan arren, ez da tristurarik nabaritzen hosto hauetan, “Bazterreko Ahotsaren” argitasun zohargia baino.
Labana haina zorrotz.
Gaurkoan, emazte idazle belaunaldi gazteak galderak ateratzen dizkigu, adibidez Castillo Suarez, Miren Agur Meabe, Ixiar Rozas edo Urkizaren lumapetik. Hitz zeharrak eta metaforak saihestuz “gero ere isiltasuna manipulatzen darrait garai bateko bitxiloreen petalo bikoitiak bezala” gorputzaren gorabeherak aipatzera, ikertzera eta agertzera ausartzen dira. Literatura (eu)femeninoaren, non ez den feministaren ildotik. Errealitate ilunaren inarrosteko. Irudipena aldi berean inguma latza dela frogatuz, bazterreko ahotsak altxatzen zaizkigu, gugan poesiaren gutizia eta premia txertatuz.
Minbera.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera