« Padron, modernitatearen poetika | Esaerak antzerkian »
Galtzontziloak autobusean zintzilik / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2002
Bidaiatzeko aniztasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-10-13
Bidaia baten kronika dugu Aritz Gorrotxategiren liburu hau, zalantzarik gabe. Bidaiak, seguru asko, era askotako testuak sortzeko aukera ematen baitu. Testu serioak, benazkoak, deskriptiboak, bidaiariaren izpirituaren gozamenerako; edo-eta testu arin jostalariak, txantxetakoak. Izan ere, bidaiari klase asko baitago munduan, bidaiatzeko helburuak adina, edo hortxe. Batzuk beren baitatik ihes egiteko joaten dira bidaian; leku arrotzen batean, beste bat direla sentitu nahi dute; edo toki ezagunean, eguneroko tokian, ez direna sentitu nahi dute. Haien adiera, haien arreta kanpoko kontuei emana izaten da halakoetan, eta kanpotik barneraino itzultzea izaten da, eskuarki, deskribatzen dutena gero, betikotasunera iritsitakoan. Baina badira, beren baitatik ihes egiteke bidaia egitera joaten direnak. Halakoetan kanpoko mundua barnekoaren luzagarri izaten da, eta ez dago ez bereizketarik bataren eta bestearen artean, ezta hausturarik ere.
Aritz Gorrotxategik, estilo arin jostalariz, Tuneza egindako bidaia kontatzen digu. Berak eta bere lagunek, karrera amaitutakoan, beren buruei bidaiaren saria opari egiten diete, eta Tuneza joaten dira. Kronika bidaiaren asmoa duten unetik hasten da, eta Euskal Herrira berriro itzultzen direnean amaitzen. Bidaiaren helburua ez da, beste batzuetan bezala, nork bere burua hobeto ezagutzea, alegia aberastea, baizik eta ondo pasatzea besterik gabe. Aritz Gorrotxategiren kronikak Tunezen, Euskal Herritik urruti, ondo pasatzeko ahalegina du oinarrian. Kronika, alde horretatik, ahalegin horren deskribapena da, ia hasieratik amaieraraino.
Bidaiariak Tunezen Donostian baleude bezala mugitzen dira; eta euskaldunei buruz dauden topikoak (sexurako gaitasun eza, mozkortzeko abildadea) errepikatzen dira, modu barregarrian. Beraz, garbi ikusten da, idazlearen asmoa gehiago dela barrea, barre fina dena dela, eragitea, bidaiaren nondik norakoetan sakontzea baino.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez