kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Eremuen birkalifikatzea / Luis Garde / Pamiela, 2014

Gure aurriak Javier Rojo / El Correo, 2014-09-20

Azken bolada honetan Luis Garde poesia sormen zurrunbilo batean aritzen dela ematen du, bi urte eskaseko epe laburrean “Eremuen birkalifikatzea” izenburua duen poema liburu hau argitara ematen duen hirugarrena baita, kontaduria ondo badaramat. Besteetan bezala, guk ezagutzen dugun munduaren gainbeherakada aurkitu ahal dugu. Poema liburu honetan badugu irudi bat, liburuaren hezurdura nagusia osatuz idazlana alderik alde zeharkatzen duena, poesia horri batasuna eta neurri handian zentzua ere ematen diona: irudi hori aurriak dira. Eraikuntzaren puxikak leher egin zuenean, hor zehar eraikitzen ari ziren hainbat urbanizazio, megaeraikin eta abar, amaituta egon baino lehenago ere zapuztuta geratu ziren.

Ezinbestean dator burura Gardek liburu honetan aurkezten dituen aurri hauen eta beste idazle askoren idazlanetan ikus ditzakegun aurrien arteko konparaketa. Beste idazle horiek, erromantikoek adibidez, aspaldiko zibilizazioen aztarnak ikustean, aurriak denboraren igarotzearen metafora moduan sentitzen zituzten. Aspaldiko zibilizazioek betirauteko asmoz egindako eraikinek iraun egiten zuten, bai, baita aurri bihurtuta, denboraren aurka gizakiek duten borrokaren erakusgarri. Garderen poesian azaltzen zaizkigun aurriak bestelakoak dira, modernoak, handinahi funts gabeko baten ondorioz sortuak.

Gauzak horrela, aurriz beteriko mundu hori erasokorra da, fantasmagorikoa, eta gizakiak horren aurrean galduta baizik ezin du sentitu bere burua. Halako mundua islatzeko idazleari ez diote balio betiko molde poetikoek. Garderen poemek narrazio itxura dute, kontakizun laburrak izango balira bezala, eta haietan lirikotasuna gogora ekar lezaketen osagai gehienak baztertuta geratzen dira. Hemen, absurdua baino ez dugu topatzen.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak