« Krisia eta eldarnioa | Filosofia-poesia »
14 / Jean Echenoz (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2014
14ko Gerra Javier Rojo / El Correo, 2014-08-23
Azken urte hauetan Jean Echenoz idazle frantziarra euskal irakurleen artean nahiko ezaguna bihurtu da. Oraingo honetan “14” izenburua duen nobelarekin agertu zaigu. Idazleak, mendeurrena aprobetxatuta, Lehenengo Mundu Gerrari buruzko ikuspegi berezia eskaintzen digu hemen. Bertan kontatzen zaigu bost lagun gerlara nola doazen, hango zurrunbiloak bultzatuta eta nora doazen inolako kontzientzia argirik izan gabe. Eta gizon hauek gerlara doazen bitartean, emakume bat itxaroten geratzen da. Kontakizuna aurrera eramateko idazleak horietako batengan jartzen du arreta: Anthime izenekoa izango da nobela honetako protagonista. Nolabaiteko protagonista honengan fokalizatzen da narrazioa baina, egia esan, bizirauteaz gain berak ez du balentria handirik egiten, gertakariak pairatzea tokatu zaien pertsonaia horietako bat da-eta. Dena dela, Anthime ardatza delarik eramaten du aurrera idazleak kontakizuna.
Echenozen beste liburu batzuk irakurri dituenak berehala topatuko ditu idazle honen langintza definitzen duten ezaugarriak. Idazleak azalean dagoena kontatzeko duen joera nabarmena gertatuko zaio. Ez da pertsonaien izaeran sakontzen, hauek egiten dituztenak azaltzen ditu baina garrantzirik ez dute xehetasunak eskaintzen ariko balitz bezala. Eskema hutsak dira, gertakarien kontaketa egiteko derrigorrezko osagaiak. Gertakariak, orokorrak, beraiengan ejenplifikatzen dira, besterik gabe. Milioika hildako sortu dituen tragedia baten aurrean gaude baina idazlearen eskuetan tragedia horrek anekdota bildumaren itxura hartzen du. Baina Echenozek jarrera horrekin lortzen duen efektua bitxia da. Anekdotak kontatzen dituelarik, gertakari tragikoen azaleko irudia eskaintzen duelarik, tragediari erretorika guztia kendu eta inolako apaingarririk gabe aurkezten du. Tragedia bere hustasun osoan jartzen zaigu begi aurrean. Halako gertakari handien aurrean norbanakoari jazotzen zaiona anekdota txiki bat besterik ez da izango… baina, bestalde, garrantzia duen bakarra, bestaldetik, garrantzia duen bakarra.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez