kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Hitzak argi / Juan Ramon Makuso / Pamiela, 2014

Filosofia-poesia Javier Rojo / El Correo, 2014-08-30

Juan Ramon Makusoren literatur ibilbidea definitzen duen ezaugarrietako bat literatura eta filosofia uztartzeko egiten duen ahalegina da. Ez dugu begi bistatik kendu behar lanbidez filosofia irakaslea dela. Poesia hautatu du adierazpide moduan, bere filosofia-kezkak azaltzeko. Planteamendu orokor hau bere azken literatur emaitzan, “Hitzak argi” izenburua duen poema liburu honetan, agertzen zaigu nabarmen. Hasteko, edukiaren aldetik sakontasun handia dago. Poemetan hausnarketak adierazten dira eta nabarmena da poemak berak hausnarketa prozesu baten ondorioz sortu direla. Erabiltzen dituen irudi poetikoak, esanahiz beterik agertzen dira. Bere ideiak azaltzeko erabili dituen irudien oinarriak, baina, nahiko topikoa dirudi, literaturaren historian behin eta berriro azaltzen zaizkigun osagaiekin egiten baitugu topo. Poesia honetan ez dugu berrikuntza berezirik aurkituko: lasaitasuna eta bakardadea irudikatzen dituzten metafora topikoak, ilunabarrak, ibaiak, elurrez estalitako zelaiak… topatuko ditugu; hori bai, osagai horiek ez dira erabiltzen apaingarri politak diren aldetik. Makusoren poemetan, poesiak bere historian zehar eskaintzen dituen osagaiak erabiltzen dira idazlearen ardura filosofikoak adierazteko, pentsamendua, hausnarketa, klabe poetikoan plazaratzen da-eta.

Poema hauek gehienetan irudi abstraktuen bidez eraikita daude eta haietan nekez aurkituko dugu existentziaren materialtasunari buruzko erreferentziarik. Eta batzuetan, batez ere poemak laburrak direnean, aforismoen mugetan daudela dirudi. Idazleak planteamendu idealista bat aurkezten digu bere poesian, honela laburbil litekeena: badago errealitate bat, benetako errealitate bat, gure zentzumenen bidez ezin antzeman dezakeguna. Errealitate hori “beste alde” batean dago (ispiluaren atzean, ibaiaren beste aldean, soinuen oihartzunetan…) eta beste errealitate hori adierazi nahian gure hitzek isla txiro bat besterik ezin dute eskaini. Makusoren poemetan esentzialena bilatzen da, baina hori iritsitakoan adierazi ezina bihurturik agertzen zaigu, gutxi gorabeherako metaforen bidez izan ezean.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak