kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Tractatus / Jule Goikoetxea / Susa, 2014

Erresistentziaren etika Javier Rojo / El Correo, 2014-08-02

Euskal literaturan, poesian batez ere, noizean behin topatzen gara literaturara kasualitatez bezala heldu diren idazle batzuen presentziarekin. Ibilbide profesionala literaturarekin zerikusirik ez duten arloetan aurrera eraman ondoren, ibilbide horietan jasotako eskarmentua lehengai bihurtzen zaie literatura egiteko. Hori bururatu zait Jule Goikoetxearen “Tractatus” izenburuko poema liburu hau irakurri dudanean. Idazleak bi oinarri aurkezten ditu bere poesian: bere autobiografia eta filosofiaz duen ezagutza. Autobiografia dela-eta, aitarekiko harremanak (aita, Tomas Goikoetxea zuen) mugatutako liburua dela esan daiteke, hasierako eskaintzatik liburua ixten duen azken poemaraino, aitaren figuraren itzalpean sortutako liburua dirudi-eta. Alde honetatik, gaineratu behar da liburu hau askotan politikoki oso markatuta agertzen dela, erresistentziaren poesiaren adibidea eskaintzen baitu. Eta honelako poesian ohikoak diren irudiek ere bere lekua dute, gure artean klabeak bihurtu diren irudi batzuk, hala nola lubakia, hondakina edo tabemazuloa, hemen ere agertzen baitira. Edonola ere, idazleak ezohiko bideetatik bultzatzen du liburu honetako poesia, topiko horietatik aldenduz. Jule Goikoetxearen poesiak hausnarketaren bidetik jotzen du. Begi-bistakoa suertatzen da poema hauek ez direla sentimenduen gainean bermatzen, ideien gainean baizik. Baina ideia horiek metaforizatzen dituelarik oso modu pertsonalak erabiltzen ditu, halako moduan non askotan kriptikoa gertatzen baita bertan adierazten dena. Poemek metaforen bidez kodifikatutako mezu bat aurkezten dute, baina mezu hori sortzeko erabili den kodea ez dugularik, nekez deszifra dezake irakurleak mezua eta irudiek (metaforek, sinboloek) uzten duten inpresioarekin geratu behar.

Irakurketaren ondorioa, beraz, batzuetan paradoxikoa da, poema hauek eraikitzeko hausnarketa prozesua sakona bada ere, irakurketan surrealismoa gogora ekar lezakeen irudi pilaketa baten aurrean dagoela pentsa daiteke-eta. Edonola ere, poema liburu desberdina eta ausarta eskaini du Jule Goikoetxeak.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak