kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Sinplistak / Hedoi Etxarte / Susa, 2012

Ez hain sinplea Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-05

Hedoi Etxartek Sinplistak liburua argitaratu du. Haren bigarren poema liburua da. Suzko lilia izan zen lehenbizikoa. Biak Susa etxearekin argitaratuak. Gorka Arrese, Susa argitaletxeko editorearen ustez “lehen liburu hura eta hau guztiz dira diferenteak, alde guztietatik begiratuta. Esan daiteke, Hedoi poeta berri bat dela liburu honekin”.

Arresek zerbait badaki euskal poesiaren bilakaeraz, eta bat egiten dut haren irizpen horrekin. Poeta berri bat da Hedoi Etxarte, bere poesia esateko ahots berri bat aurkitzen asmatu eta irakurlegoan arreta berri bat piztu duen aldetik. Arreta poesia irakurle diren eta ez direnengan ere, Sinplistak liburuari buruz orain arte eskaini dituen elkarrizketak eta egin dituen aurkezpenak, mintzaldi bizi eta interesgarri bihurtu dituelako Etxartek. Eta asko esaten du, eta nire atentzioa, behintzat, bereganatu du.

Hedoi Etxarte, Angel Erro eta Iñigo Astiz poesiaren heriotzaz mintzatzen aritu zaizkigu han-hemenka, eta poesiaren heriotzaren inguruko ikerketa horretan, euskal idazleak jotzen dituzte hilketaren susmagarri nagusitzat. Poeta Zonbien Solasaldia ere asmatu dute Euskalerria Irratiko “Pasahitza” saioan, eta kontraesana badirudi ere, poesiaren heriotzaz modu originalean, askatasun handiz, beldurrik gabe, alai hitz egitea nahikoa izan dute, poesia arnasaren eta bizitzaren zerbitzura berriz jartzeko. Eta oso ondo pasatzen dutela iruditzen zait. Barre nola egiten duten ikustea besterik ez dago, eta barre egitea oso osasuntsua da hildako gorpuarentzat zein hildako poesiarentzat.

Gutxienekoa da, Hedoi Etxartek Sinplistak liburuan idatzi duen hori dena nire gustuko inspirazioarekin bat datoren edo esaten duen horren guztiarekin bete-betan ados natorren ala ez. Niretzat, azpimarragarriena da indar berriz sortzen dituela idatzi eta esaten dituenak, eta hitza hartzen duen bakoitzean, aspalditik gurean lokarturik edo hilzorian sentitzen dudan hitza, gogo zabalez esnatu egiten zaidala itxaropenean, eta zergatik ez, bihotzean ere bai, pixka bat.

Hedoi Etxartek berak ezin argiago, perfektu, esplikatu du Sinplistak zer den, zergatik idatzi duen eta zertarako. Alperrik arituko naiz, hortaz, horren inguruan gauzak bi aldiz esaten. Esan dezadan, gehiagorik gabe, oso bizirik ikusten dudala nik hildako hau, zonbi distirante bat bezala.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak