« Ez hain sinplea | Mila aldiz bisitatua »
Rasputin eta San Petersburgoko gauak / Joxemari Iturralde / Elkar, 2013
Rasputinen laguna Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-05-03
Garai batean Joxemari Iturralde idazle garrantzitsua izan zen gure artean. 70eko hamarkadan hor ibili zen Bernardo Atxagarekin-eta batera Pott banda sortzen eta orduz geroztik noizean behin liburu interesgarriren bat plazaratu izan du. Baina urteekin literatur lan interesgarriak argitaratzeko gogoa moteldu egin zaiola ematen du eta oraindik ere literaturaren munduan aritzen bada ere, batez ere gaztetxoen neurriko nobelak argitaratzeko izaten da.
Oraingoan Rasputin eta San Petersburgoko gauak izenburua daraman liburua plazaratu du. Tsarren Errusiako azken urteetan izan zuen goratze eta beheratze prozesua kontatzen da nobelan. Pertsonaia, berez, interesgarria izan daiteke, mujik, nekazari izanez izugarrizko eragina izatera heldu baitzen tsarraren gortean, batez ere tsarina pertsonaia horrekin txoratuta geratu zenetik. Errusiako Iraultzaren aurreko urte nahasietan kokatzen baita narrazioa.
Kontamoldearen aldetik idazleak nobela historikoetan topiko xamarra den teknika erabiltzen du kontaketa bera justifikatzeko: lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaile batek adierazten du gertakarien lekuko bat ezagutu zuen pertsona batengandik jaso duela istorioa, eta honek kontatu bezala transkribatu. Atal laburrez osatuta dago testua, non elkarrizketen presentzia nagusitzen den, ia abentura-nobelatxo bat izango balitz bezala. Edonola ere, irakurlea dudatan geratzen da zeren aurrean ote dagoen. Izan ere, helduen literatura izateko sinpleegia ematen du, zeren istorio honetako protagonista, benetako protagonista, ez baita Rasputin, bere zakila baizik. Nobela honetan Rasputinen abenturak kontatzea baino inportanteagoa dirudi berarekin leku guztietara zihoan bere lagun erraldoi horren balentriak azaltzeak, erotikoak izan nahi baina askotan barregarri xamarrak suertatzen diren eszena batzuen bidez, non behin eta berriro haren tamaina ez-ohikoa azpimarratuta geratzen den.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez