« Elkarrizketak | Adiskidetze baten kronika »
Platero eta biok / Juan Ramon Jimenez (Patxi Ezkiaga) / Beta, 2008
Platero eta gu guztiok Jose Luis Padron / Bilbao, 2009-10
Platero eta biok (Ediciones Beta, 2008) astotxoarekin izandako elkarrizketak islatzen dituen prosa poetiko eder baten bilduma da. Liburuak iluntasun eta argitasun ukituak dauzka, min eta atsekabe ukituak. Adibidez, “Hotzikara” izeneko 5. poeman, Juan Ramon eta Platero sorginen abelbidetik doazela, errekan islatuta gelditu den ilargiari begira jartzen dira baina Platerok, “ez dakit haren edo nire beldurrez, trostan egiten du errekara, ilargia zanpatu eta txikitzen du. Kristalezko arrosa garbien erlekume bat lotu balitzaio bezala, berari eutsi nahiz, bere trostan…”. Argitasunez, lorez, beldurrez eta urduritasunez betetako mundu honek txundituta uzten gaitu. Osagarri guzti horiek gabe, poemak gezurrezko “naif” itxura hartuko luke, muinik gabeko iruditeria azaleko eta manipulatzailea emango luke.
Juan Ramonentzat poesia munduaren inmanentzia beste izakiekin partekatzeko bitartekoa zen. Juan Ramon Jimenez orainaldiari guztiz emana bizi izan zelako dauka bere prosa poetikoak halako indar bortitza. Moguerreko poetak ikusi, ezagutu eta oroitzen zuenaz idazten du. Ez du fikziorik idazten. Eta ez dugu ahaztu behar, Juan Ramonek etengabe zeukala munduaren itsusitasuna ere begien aurrean. Platero eta Biok liburuko beste zenbait testurekin batera, gogora ditzagun Moxal zikiratua, Txakur zorneduna, Neska txikia edo Kanarioa hil egin da. Testu hauek min eta atsekabez, poz eta zorabioz beteta daude… eta hizkera poetikoak hain ematen du erraz eta xaloa… Agian esan dezakegu bere kontzientzia unibertsoz bete eta, bete ondoren, bere poesian hustutzeko zeukan grazian datzala Juan Ramonen jenialtasuna. Azken batez, eternitatearen bila dabilen poeta baten poemak dira, eternitatea eta infinitua kantatzeko sinboloen bihotzean sartuta bizi den idazle batenak.
Osagarri horiek guztiak erabiliko ditu Juan Ramonek, munduari entzun ondoren, mundu horren arimarekin komunikatzeko, urarekin eta munduarekin bat eginda bizitzeko, gazteleraz inoiz idatzi den prosa poetikorik ederrenean. Orain euskaraz Patxi Ezkiagak jarri du, gu guztiontzat urrezko sari modura.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi