kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gabon dut Anuntzio / Bitoriano Gandiaga / EFA, 1986

Gabon Jose Luis Padron / Bilbao, 2008-12

Gandiaga ez zen bakarrik poeta poesia idazten zuelako: bere pentsamoldea, izadiarekin zituen harremanak, sentiera, gauzak barneratzeko modua… guzti hori poeta batena zen. Gandiaga ez zen, nahi baldin bada, ez zen teologo, ez zen filosofo. Baina poeta bai. Poeta bat zen.

Oso gaztetan idazten hasten den poeta da. Orduan izango zituen 15 edo 14 bat urte. Baina gero idatzi, idatzi esaten dena, nolabait formazioa eta guzti hori, Oliten eta Arantzazun egin eta hartzen du.

Gandiaga, jada teologo, koruan kantatzen zuen tenore gisa, baina baita poesia ere errezitatzen. Komentu guztietan izaten da egun bat, Eguberrietan esaterako, egiten dira komeriak, teatroa. Antzerki hori egiten dute bai ikasleek bai teologoek, bakoitzak bere neurrian, noski. Orduan irakurtzen zituen Gandiagak bere poemak jendaurrean, gero Elorri bere lehen olerki liburuan azalduko ziren haietatik asko.

Elorri kaleratu zuen 62an, eta nahiz eta euskaraz publikatutako libururik onenaren Agirre saria jaso, buru hauste bat baino gehiago eta hamabi urtez luzatu zen isilaldia ekarri zion, molde zaharkituen arrimuan idatzirik zegoelako, ez zuen estimazio handiegirik izan. Orain, zorionez, esan zaio zor zitzaiona, lurrari inoiz eskaini zaion euskal kanturik ederrena dela Elorri.

Hiru gizon bakarka (1974) publikatu zenean, izugarrizko arrakasta izan zuen, poema bat edo beste kantutarako ere erabiltzen dute kantari desberdinek, arrakastaren seinale bezala. Jendeak bere egin zuen liburua da Hiru gizon bakarka.

Hurrengo liburua Uda batez Madrilen, 1977an kaleratua. Gandiaga Madrilera teologiaz zerbait egiteko aitzakian joan zen, hori da aitzakia eta arrazoia.

1985ean Denbora galdu alde publikatzen du. Barne konfesio bat da, baina barne konfesioa Gandiagaren beraren depresio garai batean.

Gero, azkena, nahiz eta aurretik kaleratutako poema aukeraketa batekin Erein argitaletxeak Ahotsik behartu gabe poema bilduma kaleratu eta Elkarrek Adio liburu postumoa, bere azkena da Gabon dut anuntzio. Oso liburu polita da, dibertimendu bat da, jendea dibertitzeko egina dagoen neurrian, berak ere kantuan egiten baitzuen asko, eta Gabon dut anuntzio eguberritarako da. Gandiagak bereziki gogokoa zuen, supermerkatuen ideiatik oso urruti dagoen Eguberrien garairako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak