« Gabon | Egin dezagun tragedia bat »
Ero / Jon Martin / Elkar, 2008
Ero M. Egimendi / Aizu!, 2008-12
Ero du izena Jon Martinen lehenengo liburuak, baina ez da bera ero dagoena. Ala bai? Izan ere, horrelakoak idazteko gai denak buruan halako puntu xelebreren bat eduki behar. Txantxak alde batera utzita, liburu honek biltzen dituen hemeretzi ipuinetako pertsonaia gehien-gehienek badute gutxienez arazo psikologikoren bat, eta askok baita psikiatrikoa ere. Baina beste batzuek normal samarrak dirudite. Normaltasuna zer den edo ez den eztabaidan sartu gabe, agian ez dute izenburu hori daraman liburu bateko protagonistak izatea merezi.
Hala ere, “ukitu” hori da ipuinok duten ezaugarri komun bakarra, hori eta laburtasuna, orri gutxitan garatu eta amaitzen baitira guztiak. Bestela, era guztietako pertsonaiak daude (umeak, gazteak, helduak, hiltzaileak, poliziak, Brasilgo oihaneko biztanleak…) eta narrazio estiloak ere desberdinak dira (lehen, bigarren edo hirugarren pertsonan idatziak, ia elkarrizketa hutsak, bakarrizketa antzekoak…).
Ezberdin samarra da azken ipuina, irakurlea hilko duena, alegia. Ipuin “hiltzailea” jolas bat da, irribarrez irakurtzen da eta jakin-mina pizten du irakurlearengan: nola hilko du, bada, ipuin bat irakurtzeak? Eta hori jakiteko gogoz geratu naiz, zin baitagit nik amaitu egin dudala eta ez naizela oraindik hil. Beharbada, urtea amaitzerako… Har dezadan badaezpada egur pusketa bat esku artean!
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui