kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ortzadarra sutan / Fernando Morillo / Elkar, 2002

Trama ahulegia Javier Rojo / El Correo, 2002-09-11

Euskal literaturan, batez ere narratiban, markatzen ari diren joeren artean badago bat, azken urte hauetan nabarmenki azaltzen dena. Nolabait deitu behar denez, “nerabetze” prozesua deituko dut. Izan ere, euskal literatura helduen neurriko testuak sortu beharrean, gero eta gehiago dira helduen literatuaren itxurapean gazteei zuzendutako testuak, baina gazte literaturaren esparruan ezin sar daitezkeenak. Honelakoa da nire ustez, Fernando Morilloren “Ortzadarra sutan” izeneko nobela.

Argumentuaren hari nagusia, gazte batzuek bikotea bilatzeko (eta, batez ere, larrua jotzeko) burutu behar dituzten trikimailuen inguruan aritzen da. Honek Estatu Batuetatik hainbestetan datorkigun zine zozoan ikusitako istorioak gogora ekartzen ditu. Morillok, dena dela, badaki halako hari xumeekin nekez egin dezakela oihal egokia eta saiatzen da istorioari perspektiba handiagoa ematen, gazte horiek hamabost urte geroago egiten duten bilera misteriotsua erakutsiz. Istorioa duintasunez janzteko saioa, alegia. Baina pertsonaien bizitzak zertan aldatu diren azaltzeko aukera galtzen du, aldaketa hauek iradoki baino ez baitira egiten. Nobelari sinbolismo arranditsuz blaitutako amaiera bat jazteko prozedura baino ez dela iruditu zait hau.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak