kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak / Joxe Manuel Odriozola / Pamiela, 2002

Sakontzen hasteko gonbita Oier Guillan / Gara, 2002-09-14

Saiakerak izugarri aberasten du literatura eta berau kokatzen deneko gizartea. Saiakeraren mugetan barrena murgilduz gero, harribitxiak, kalitate handiko tituluak eta sarritan sormenarekin dirudiena baino harreman estuagoa duten lanak topatzen ahal ditu irakurleak. Beharrezko duintasuna eta gogoetarako funtsa ematen diote saiakerek ezein literatura nahiz gizarteri.

Are beharrezkoagoa iruditzen zait saiakeraren papera Euskal Herrikoa bezalako gizarte txiki eta bizietan. Herri batek azpiegitura propio sendorik ez duenean, mapetan existitzen ez denean, egunez egun gauzatzen du bere izatea norbanako nahiz taldeen hitz, jokamolde eta ekintzen bidez. Herri horrek egoera hori gainditu nahi duenean, etorkizunari begira sortzen dira kontzeptuen dantza, edukien abstrakzioa, konnotazioak eta ñabardurak. Are gehiago egunerokotasunaren hariak gertakizunen abiadura eta intentsitateaz etengabe eskatzen duenean iritzia ematea.

Testuinguru zabal horretan aintzat hartzekoa da Juan Zelaia Saria lehiaketa, euskaraz idatzitako ezein gairi buruzko saiakera lanak zabaldu eta sustatzeko asmoa duen ekimena. Joxe Manuel Odriozolaren lan hau da aipatu ekimenaren ondorioz heldutako bigarren emaitza. Odriozola izen ugariz osatutako euskal kulturgintzaren “intelligentsia” delakoan murgiltzen da, eta aski ezaguna da interpretazio adar ugari dituzten zenbait kontzeptu direla-eta. Liburuko atalen zerrendak bere kabuz hitz egin dezake: Espainia, Estatu-nazioa, Nazionalismoa, Globalizazioa, Euskal Estatua, Identitatea eta Euskara. Gai horiek, ezein pentsalari nahiz iritzi-emailek ahotan har ditzakeen arren, mundu ikuskera arras ezberdinak isla ditzakete testuinguru eta pertsonaren arabera.

Zabala da oso gai horren eragin eremua eta konplexutasuna; zaila, aipatu euskal “intelligentsia” horren argazki orokorra ateratzea, urrutitik bada ere. Nire ustez, autoreak euskal “intelligentsia” horren erretratua makulutzat hartzen du neurri batean, dimentsio zabaleko gai horiekiko bere ideia propioak harilkatzen joateko. Irakurleak euskal kulturari estuki loturiko pentsalari askoren izenak eta aipuak topatzen ahal ditu, baina oso modu solte eta azkarrean. Aipuak zenbaitetan testuingurutik kanpo suerta daitezke, liburuaren hariari lagunduz baina pentsalariak aski ezagutzea bermatu gabe. Gaiek dute lehentasuna pentsalarien aipu nahiz mundu ikuskeraren gainetik, eta, ildo horretan, pentsatzera bideratutako planteamenduetan topatzen ahal dira liburuko pasarterik interesgarrienak. Liburu honek agian ez du eskaintzen gai horietan zehatz sakontzea ere, baina bai sakontzen hasteko aukera, eta hori, gaur egun, asko da. Gai hauekiko interesa edota kezkaren grina piztuz gero, irakurleak hemen topa litzake gogoetaren aurkibiderako atal batzuk.

Nola egin aurrera erronkaz beteriko herri txiki eta barne-zabal honetan, aipatu gaiak azaltzeko subjektu bakoitzak definizio eta mundu ikuskera arras ezberdinak baditu? Liburu hau amaitzean emaitza motz gelditzen ahal zait, baina, era berean, funtsezkoa suertatu irakurtzea. Sakontzeko edo sakontzen hasteko. Eztabaidatzeko. Gogoetak, euskal “intelligentsiaz” gain, ahalik eta jende gehienarengana iristeko formulak aurkitzea izan daiteke saiakeraren beste erronka handi bat.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak