« Kaosaren logika | Erraiak agerian »
Zaindari ikusezina / Dolores Redondo (Josu Zabaleta) / Erein, 2013
Hilketak Baztanen Ainara Maia / Gara, 2014-04-06
Hainbat hilketen agertoki bilakatzen du Dolores Redondo idazleak Baztan, eta haren protagonistak bukaeran argituko digu maisuki zein den hiltzailea, liburu osoan zehar suspense mitologikoa mantenduz. Idazleak thriller poliziakoa erraz menperatzen duela ikusten da, eta Baztan ere ongi ezagutzen duela erakusten du, nire arbasoen lurraldera eramaten bainaute bere paisaien eta herrien deskribapenek. Detektibeen eleberri honek ere elezaharrak ekarri dizkigu eta izaki mitologikoek thriller poliziako honen suspensea mantentzen laguntzen dute bukaeraraino. Basajaun, lamia eta belagileek lagundu diote Mariri eta Amaia Salazar inspektore gazteari krimenak argitzen eta gaizkilea nor den azaleratzen.
Dolores Redondoren Amaia Salazar protagonistak Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoi hura ekarri dit gogora, eta oroitarazi emakumeek idatzitako emakume-protagonista eta heroina gutxi ditugula euskal literaturan. Ezin esan liteke hauxe euskal literatura denik, beharbada, baina seguru erdaraz idatzitako euskal literatura badela, ene uste apalean, best seller bat berehala bilakatu da gainera, eta txekieraz ere badu bere baliokidea: neviditeln stráÏce. Hirugarren pertsonan kontatzen ditu idazleak Baztanen zein misterio dagoen eta protagonistaren barne-traumak: Amaiak beste inor baino gehiago maite zuela James, eta harekin amodioa eginez zein zoriontsua izaten zen gogoratuz; bukatzen zutenean, ordutan geratzen zitzaion irribarre hori. Zerbait hautsi zait barruan eleberri beltz hau irakurtzean, eta orain arte ezezagun zitzaidan genero hau deskubritu dut euskaraz eta euskaratik.
Iragana nahi gabe eta gutxien espero duenean agertzen zaio protagonistari, krimenak ikertzen hasi bezain laster. Hasierako orrietan jartzen duen bezala, ahaztea nahi gabe egiten da, zenbat eta gehiago nahi izan zerbait ahaztu, orduan eta gehiago jarraitzen dizu. Eta eromena eta intolerantzia beti agertzen dira, gizarte guztietan eta liburu honetan ere bai. Euri-jasa batean aterkirik gabe ibiltzea zuen gehien gustatzen zitzaion gauzetako bat, eta bikote-harremanak ere agertzen dira thriller honetan, baita amatasuna ere, beharbada inoiz iritsiko ez den amatasunak esan nahi zuen maitasun, eskaintza eta konfiantza guztia, amatasunik ezean bere haurra eskutik helduta eramateko ohorea galaraziko zion. Protagonistak, Amaia Salazar inspektoreak, ez du sinesten magian, iragarpenetan, basajaunetan, eta jeinuetan, baina fantasmek oinazetan daukate. Jose Miguel Barandiaranen “Brujeria y brujas” liburua aipatzen zaigu hala ere, eta erantzunek galdera eta zalantza gehiago sortzen dute batzuetan.
Zentzurik gabeko segurtasuna. Erreseteatu, hasi berriro. Desblokeatzeko modu bakarra da. Trauma-ondoko estresa lotan dagoen hiltzaile bat da. Edozer gauza emango zukeen, edozer gauza egingo, edozein baldintza beteko, haren ondora itzultzeko, baina ziurgabetasun garaiak bizi ditugu bailaran eta munduan, eta formula berriek huts egiten dutenean, zaharretara jo ohi da.
Haurra edukitzeko adinean dagoen emakumerik ezin egon daiteke osorik haurrik ez badu, eta sekulako zama ezkutu eta iluna izan daiteke hori, hori seguru. Reset. Itzali eta piztu berriro. Erantzuna ez da izaten enigmaren soluzioa. Behar den galdera egokia egiten jakitea izaten da kontua.
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez
Erroen izerdia
Jone Bordato
Nagore Fernandez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Asier Urkiza
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Jon Martin-Etxebeste