« Zalaparta isila | Larrepetit »
Batzarra Telgten / Günter Grass (Andolin Eguzkitza) / Alberdania, 2002
Gerra artean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-09-01
Seguru asko, izango ditu Günter Grass idazle alemanak liburu ezagunagorik Andolin Eguzkitzak euskarara ekarri duen hau baino, seguro asko, baina gutxi, nire iritziz, hau bezain ederrik, edertasuna hartzen bada zentzu erakitzailean eta ez suntsitzailean; gurean ohi den moduan. Alemanen historiara jo du Grassek gehienetan, bera zer den, alemanak zer diren jakin eta erakusteko. Eta alemanek historia dute: Beste kontua da historia horren lezioak ongi ikasi ote dituzten, izan ere, izugarria da alemanen historia, joan den mendean, batez ere. Historiak erakusten duela egia bada ere, ez da gezurra historia askotan egia estaltzeko, egia gezurtatzeko erabiltzen dela. Historia, gertaera, berez objektiboa den arren, interpretazio askotarako bideak irekitzen ditu, eta interpretazioak, historiak luzatzen dituen galderei buruzko erantzunak, dira historiaren ibilbidea itxi eta ezertarako ez uzten dutenak. Günter Grassek Hogeita Hamar Urteko Gerra hartu du gaitzat. Gerra hori, beste gerra batzuen luzapena izan zen, Holandako probintziak Espainiako Inperioaren aurka izan zuten gerraren luzapena eta orduko Alemania eta Bohemia sutan jarri zituen. Esaten dutenez, Gerra haren ondorioz, Alemaniak Gerra aurretik zuen populazioaren laurdena galdu zuen. Izugarria izan zen benetan halako Gerra hau, Europan geroztik ere izango ziren zenbait gerraren aitzindari eta eredu. Literatura asko eta ona eragin zuen gerrak. Hor dago Grimmelshausen eta bere “Simplicius, Simplicisimus”; hor ditugu hainbat poeta eta antzerkigile, liburuko pertsonaia bihurtuak. Izan ere, Telgten jarri ziren alemanaren oinarriak, gerraren hotsak entzuten ziren garaian. Eta liburua ondo idatziaz gainera, erakusgarri da, denontzat fabulatzat har baitaiteke.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi