kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Parisen bizi naiz / Koldo Izagirre / Susa, 2013

Poesiak bakarrik ezin du Igor Estankona / Argia, 2013-12-15

Urgentziazko iruzkina eskatu zidaten Deiako Ortzadar gehigarrirako Izagirreren poesiaren gainean, eta artean Parisen bizi naiz azken honen herena-edo irakurria nuelarik, barruak halako bat egin zidan, emozio bat Balizko erroten erresuma irakurri nueneko garaietara eroan ninduena, poesiak funtzio bat zeukala barruntatzen hasi gineneko militantziara. Eta idatzi nuen: “Gure erbesteko ahotsa den moduan Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre begitantzen zait barruko militanteen mailu eta kontzientzien erauntsi…”. Eta berresten ditut berba horiek Parisen bizi naiz bukatu eta penaz itxi dudan honetan, zerua aratz eta eguzkia hotz, eta berriro diot, musika berezi bat dario Izagirreren letrari, indartsua da eta leuna eta kontsentsura ekargaitza.

Poesiak bakarrik ezin dituenez bihotzak eta kontzientziak konkistatu, Izagirrek kontakizunak bihurtzen ditu poemagai eta gure garaiko manifestu, izan neurtitzetan, neurri bako hitzetan zein artikulu moduan.

Donostia darabil mende hasiera honen metaforatzat. Arkitektura urbanismoari gailendu zaion hipokriten garaia deskribatzen du, non itxurak ez duen mamirik nahi, non turistak aurkitu nahi duen gauza bera edonon. Beharraz lotsatzen den Kantauri ertzeko 8eme arrondissement batetik esaten digu, beraz, kontuz ibiltzeko, historiaren amaierara ez garela oraino iritsi: “Beste inor hurbiltzen ez bada nik badakit / behineneko landareak ez direla muskildu espaloietan / baizik zapatak hondatu izan ditugun erre bideetan”.

Topografia horretarako hizkuntza tentuz hautatu du Izagirrek, poesia lar poetikotik urrun eta zurruntasun errealistatik ere bai. Erdibideko bertute horren zerbitzura dagoen mintzaira bat da ia liburuko euskara, ereduzko euskal-gaiztotik urruntzen dena eta benetan euskaraz egiten genueneko tonuaz oroitzen gaituena. Horrek egiten du irakurraldia gozo eta liburua gailen; eiteengatik da hunkigarri, aberastasun eta malgutasun euskaldunagatik eder. Mintzaira horri esker gurpilik gabeko neumatikoaren goma hutsa bihurtzen da “neumatiko begihustua”, eta aditzaren elekzioa poesiaren klabea bera: “Bihotza ez du ibiltzen / beti bihotz berak”.

Izagirrek idazle autonomiatik opatzen du bere indarra paradigma berriak indartzeko. Literatura zabal kultu baten ilusioa opatzen digu orrialderik orrialde, eurrez-eurrez erabiliz, irudimena beste, herriaren jakitea. Poesiaren puruz poesia bera gaindituko du halako batean, gainditzen diren bezala kontradikzioen puruz gizarteak.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak